Seigarren urtea da Berriketan egitasmoa abian jarriko duguna aurten.
ZER DA BERRIKETAN?
Euskaraz mintzatzeko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa da.
Erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena, eta proiektu honek hori ziurtatzen du: astean ordu batzuetan euskara `praktikatu nahi dutenak euskal hiztunekin berriketan egotea.
ZERTARAKO?
Euskara hobetzeko, bide horretan laguntzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko …
ZEIN DA BERRIKETAN EGITASMOAREN HELBURUA?
Egitasmo hauen helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da. Ingurune euskaldunak sortu, indartu eta zabaldu nahi dituzte erabilera programa hauek, euskaltegi, euskara elkarte eta erakunde publikoen inplikazioaren bidez.
NOLA?
OHIKO JARDUERA: talde txikietan, astean behin, ordubetez. Paseoan, kafetegian, parkean… Ohiko hiztunak eta mintzapraktika egin nahi dutenekin elkartuz, euskaraz berba egitea errazten duen proiektua da; izan ere, erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena.
EKINTZA OSAGARRIAK: herriko beste mintzalagun taldetxoekin irteerak, afariak, mintzalagunen eguna…
PARTE HARTZEKO BALDINTZA: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
EUSKARA HOBETZEKO, LAGUNTZEKO, ERABILTZEKO, BIZITZEKO….
“BERBALAGUNA” euskaldunon mundua
PROIEKTUAREN BULTZATZAILEAK

Bergarako Udaleko Euskara Batzordea, Bergarako Udal Euskaltegia, AEK eta Jardun Euskara Elkartea.
Egitasmoan parte hartzeko interesa duenak deitu edo jarri harremanetan Bergarako Jardun euskara elkartearekin.
Anima zaitez!
IZENA EMATEKO:
JARDUN EUSKARA ELKARTEA (kultur etxea)
Errotalde jauregia, z/g
Tel. 943763661 / 605712469
www.goiena.net/blogak/berriketan
Idatzi artikulu bat