Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/08 15:33:16.461 GMT+2

BERRIKETAN EGITASMOA BERRIZ ERE MARTXAN

Aupa lagunok!

Berriketan euskaldun zahar eta berriak elkartzeko egitasmoa abian jarriko da aurten ere. Helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da, lagun euskaldunak eskainiz; euskara ikasten ari direnei, ikasi dutenei edo hitz egiteko aukera gutxi dutenei.

Euskaldun zaharren artean jende gaztea, adinekoa... denetarik dago, modu zuzenean euskara bultzatu eta euskaldun berriei laguntzeko gertu dagoena.

Baldintza bakarra hauxe da: astean ordubetez elkartzea euskaldun zahar eta berriak: paseatzera joateko, kafetxoa hartzeko, kirola egiteko ... Horrez gain, ikasturtean zehar ekintza bereziak ere egiten ditugu.: kultura irteerak, mendi irteerak, afariak...

Egitasmoan parte hartzeko interesa duenak deitu edo jarri harremanetan Bergarako Jardun euskara elkartearekin.

Anima zaitez!

BERRIKETAN

JARDUN EUSKARA ELKARTEA

Errotalde jauregia, z/g

Tel. 943763661 - Maitane

 

Nork: berriketan.2008/09/08 15:33:16.461 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

.../blogak/berriketan/">Berriketan 2010/09/02 09:17:54.918 GMT+2 NAHI DOGU!   BERGARAKO BERRIKETAN EGITASMORAKO IZEN EMATEA ZABALIK   Bosgarre...

Erreferentzia: NAHI DOGU! - Berriketan 2010/09/02 10:03:06.476 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak