Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/02/27 10:11:01.856 GMT+2

BERISTAIN SAGARDOTEGIRA TXOTX EGITERA!!!

2011/02/26 BERISTAIN SAGARDOTEGIRA IRTEERA

 

Sagardotegiko irteera hau bost elkartek batera egin genuen: Bergara eta Arrasateko udal euskaltegia, Zaharberri, AEK eta Berriketan. Denera 50 pertsona joan ginen, berriketan egitasmoan parte hartzen duten 8 pertsona joan dira, nahiz eta hauetatik 2 pertsonek euskaltegian eman izena.  

Irteera ordua, 19etan Arrasatetik eta 19:30ean Bergaratik. Begiristain Sagardotegia Legorretan dago. Egia esanda oso leku txukuna da 70-100 pertsona joateko. Bertara, 20:30ak aldean iritsi ginen. Giro polita egon zen, afaldu aurretik denok txotxera joan ginen eta afal ostean kantuan ibili ginen. Aurten ez ditugu, trikitilariak  eraman eta egia esanda, faltan bota ditugu, giroa asko alaitzen baitute.  Menua 32€koa izan zen. Datorren urtean aurrez adostu behar da prezioa, gaizki ulertuak eman ez daitezen.

             Nahikoa afaldu eta edan ondoren 00:30ak inguruan autobusa etorri zen gure bila. 1:30etan iritsi ginen Bergarara, jendea gustura gelditu zen.




Nork: berriketan.2011/02/27 10:11:01.856 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak