2011/05/17 – 2011/05/18 BERGARAKO UDAL MUSEOAREN BISITA GIDATUA
Maiatzaren 17an eta 18an Bergarako Udal museoaren zati bat ezagutzeko aukera izan genuen Berriketan eta Zahar berriko mintzalagunek. Guztira 2 egunetan 35 pertsona elkartu ginen. Ostiralean Xabier Aranburu bertako museologoaren eskutik jaso genuen informazioa eta larunbatean aldiz, Bergarako turismo bulegoko langile baten eskutik.
Bisita Seminarioko elizan hasi ginen. Bertan, seminarioko ibilbide luzea
azaldu ziguten, historia, ikerketak…. Eta ondoren Elhuyar anaiak wolframioa aurkitu
zuten lekura eraman ziguten. Etxe hau desagertua egon arren, oso bitxia da Zabala
etxearen historia. Ondoren Arostegi etxean Udal museokoek jarrita zuten erakusketan
museoaren zati bat ikusi genuen.
Ibilbidea Ariznoa plazatik abiatuta, San Pedro eliza, Goenkale, Barrenkale… ikusi eta etxe batzuen bitxikeriaz jabetu ginen, esate baterako, Olaso dorrea, Irizar, Egino .. . Gure herria noiz eta nola sortu zen ikasteaz aparte, armarrien inguruko bitxikeri batzuk ere ikasi genituen.
Idatzi artikulu bat