Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/11/30 09:23:08.435 GMT+1

AZAROAREN 26AN EUSKAL BUZTIGINTZA MUSEORA IRTEERA EGIN GENUEN

Joan den larunbatean, hau da, azaroaren 26an, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Arabako Elosu herriko Ollerias auzoan aurkitzen den Euskal Buztigintza Museora joan ginen. 

Euskal herri-zeramika, garai batean beti zerbaitetarako erabiliak izan ziren eta gaur egun beren balio etnografiko, kultural edo dekoratiboarengatik bildumari eta adituen aldetik oso estimatuak diren ontzi-kopuru handi batez osatua dago.

                     

Euskal Herriko zeramika-produkzioa, oro har, bere soiltasun eta xumetasunagatik bereizten da. Pieza landu eta apainduenak ingurune erlijiosoetarako eta jauretxeetarako egiten ziren.

Ollerietako Museoko jarduerarik erakargarrienetako bat produkzio-tailerrerako bisita izan da, hain zuzen ere. Hortxe ikusten baitira eltzegileak beren lanean, eta gainera era guztietako esplikazioak ematen dira laneko teknika eta metodoei buruz ere.

Tailerrean, hain zuzen, piezak nola egiten diren ikusteko aukera izan genuen, eta baita labean lehenengo aldiz 1000 ÂșC inguruko tenperaturan erre aurretik egiten den lan guztia ere. Prozesu horren azken aurreko urratsa ontziak esmaltatu eta apaingarriak ipintzekoa izaten da. Eta behin hori egin ostean, labean erretzen dira berriro, esmalteak beiratu eta koloreak finkatzeko. Horrela bukatuta, saltzeko moduan geratzen dira piezak.

Etxea bera, garai bateko eltzegintza-lantegi berritu bat dugu, 1993an irekia jendearentzat, eta bere osotasunean berreskuratzeko proiektu handi hau martxan jarri izana, berriz, Blanka Gomez de Segura-ri zor zaio. Arabako Foru Aldundiak, bere aldetik, arrakastarako bidea erraztu zion egitasmoari, eta bi erakundeen arteko Lankidetza-hitzarmenari esker mantentzen da gaur egun.

1711n jasotako eltzegintza-lantegi hau, Ortiz de Zarate familiaren hainbat belaunaldik lan egindako buztingintzako tailer bat zen jatorrian. 1958ean, hau da, Urrunagako urtegia egiteko lanak bukatu eta eltzegileek baliatu ohi zuten lurra urpean geratzean, ordura arteko jarduerari agur esan beharrean gertatu ziren haiek, urpean geratu zitzaielako, alegia, beren lehengaia: buztina.

Euskal buztigintzari buruz zerbait ikasteaz gain gure historiaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko aukera ere izan dugu!!


Nork: berriketan.2011/11/30 09:23:08.435 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak