Berriketan egitasmoan berba lagunak ditugu oinarri, astean zehar elkartu eta euskaraz hitz egiten duten hirukoteak. Dena den urtean zehar aste bukaeretan ere antolatuko ditugu irteerak , hauen helburua euskaldun berriek egun hauetan ere, euskaraz hitz egitea da, mendi buelta bat emanez, irteera kultural batean…
Azaroaren 1ean egingo dugu lehen irteera, mendi irteera hain zuzen. 9etan frontoian elkartu Arantzazura joan han Arrasateko taldearekin bat egin eta guztiok batera Urbiara joango gara. Bertan pintxo eta salda bat hartu eta ausartenak Aizkorrira! Besteak lasai-lasai egon eta gero denok batera buelta etxera!
Animatzen al zara? Euskaraz hitz egin nahi dutenei lagundu, jendea ezagutu, eta mendi buelta ederra eman!
Etorri nahi baduzu deitu 943763661 telefonora
Idatzi artikulu bat