Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2012/01/16 09:23:08.435 GMT+1

AZAROAREN 26AN EUSKAL BUZTIGINTZA MUSEORA IRTEERA EGIN GENUEN

Joan den larunbatean, hau da, azaroaren 26an, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Arabako Elosu herriko Ollerias auzoan aurkitzen den Euskal Buztigintza Museora joan ginen.  

Euskal herri-zeramika, garai batean beti zerbaitetarako erabiliak izan ziren eta gaur egun beren balio etnografiko, kultural edo dekoratiboarengatik bildumari eta adituen aldetik oso estimatuak diren ontzi-kopuru handi batez osatua dago.

Euskal Herriko zeramika-produkzioa, oro har, bere soiltasun eta xumetasunagatik bereizten da. Pieza landu eta apainduenak ingurune erlijiosoetarako eta jauretxeetarako egiten ziren.

Ollerietako Museoko jarduerarik erakargarrienetako bat produkzio-tailerrerako bisita izan da, hain zuzen ere. Hortxe ikusten baitira eltzegileak beren lanean, eta gainera era guztietako esplikazioak ematen dira laneko teknika eta metodoei buruz ere.

Tailerrean, hain zuzen, piezak nola egiten diren ikusteko aukera izan genuen, eta baita labean lehenengo aldiz 1000 ÂșC inguruko tenperaturan erre aurretik egiten den lan guztia ere. Prozesu horren azken aurreko urratsa ontziak esmaltatu eta apaingarriak ipintzekoa izaten da. Eta behin hori egin ostean, labean erretzen dira berriro, esmalteak beiratu eta koloreak finkatzeko. Horrela bukatuta, saltzeko moduan geratzen dira piezak.

Etxea bera, garai bateko eltzegintza-lantegi berritu bat dugu, 1993an irekia jendearentzat, eta bere osotasunean berreskuratzeko proiektu handi hau martxan jarri izana, berriz, Blanka Gomez de Segura-ri zor zaio. Arabako Foru Aldundiak, bere aldetik, arrakastarako bidea erraztu zion egitasmoari, eta bi erakundeen arteko Lankidetza-hitzarmenari esker mantentzen da gaur egun.

1711n jasotako eltzegintza-lantegi hau, Ortiz de Zarate familiaren hainbat belaunaldik lan egindako buztingintzako tailer bat zen jatorrian. 1958ean, hau da, Urrunagako urtegia egiteko lanak bukatu eta eltzegileek baliatu ohi zuten lurra urpean geratzean, ordura arteko jarduerari agur esan beharrean gertatu ziren haiek, urpean geratu zitzaielako, alegia, beren lehengaia: buztina.

Euskal buztigintzari buruz zerbait ikasteaz gain gure historiaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko aukera ere izan dugu!!


Nork: berriketan.2012/01/16 09:23:08.435 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/10/26 16:11:32.701 GMT+2

URRIAREN 22AN ATAUNGO BARANDIARAN MUSEOA BISITATU GENUEN

Urriaren 22an, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Ataungo Barandiaran museora joan ginen.  Bertan, museoa ikusteaz gain, zerrategia eta errota ikusteko aukera ere izan genuen.

Lehenengo, Barandiaran museoaren ondoko zerrategia eta errota ikusi genituen. Bertako lagunak emandako azalpenekin orain dela gutxi arte nola funtzionatzen zuten eta nola bizi ziren entzun ahal izan genuen.  Ondoren, Barandiaran museora hurbildu eta Joxe Miguel-en bizitzako pasarteak ezagutuz gure historiara hurbiltzeko aukera paregabea izan genuen..

 Bertan 2 ordu pasa igaro ondoren, kotxea hartu eta lasai lasai bakoitza bere etxera hurbildu zen. Ederto pasa genuen goiz kultural hau!

 

Nork: berriketan.2011/10/26 16:11:32.701 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/09/29 18:33:50.265 GMT+2

BERRIKETANEKOAK IRAILAREN 23AN ANDRES DE MADARIAGA ZALDUNAREN INGURUKO BISITA GIDATUA EGIN GENUEN

Irailaren 23an Bergara eta Mundua XVII. mendean nola izan zen ezagutzeko aukera izan genuen Berriketan egitasmoko mintzalagunek. Guztira Berriketanen parte hartzen dugun 12 pertsona elkartu ginen. 

Bertan, Andres de Madariaga Amatiano jaunak munduan izan zuen garrantzi historikoa azaldu zigun turismo bulegoko langileak.  Bisita Seminarioko elizan hasi ginen, Andresek lagundu baitzuen eliza-mausoleoa eraikitzen, hura guztia finantziatuz.

Aldi berean, Bergarako San Martin plaza noiz eta nola sortu zen azaldu ziguten. Behin Seminarioko elizan bideoa eta informazioa jaso ondoren Bergarako San Pedro eta Bidekurutzetako merkatarien etxeak nolakoak ziren azaldu ziguten.

Bisita gidatu honen bidez, Bergarako Calatravako Ordenaren Zaldunaren bizitzaren pasarte garrantzitsuenak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen.


Nork: berriketan.2011/09/29 18:33:50.265 GMT+2
Etiketak: | Permalink

2011/09/07 10:42:01.042 GMT+2

BERRIKETAN EGITASMOA MARTXAN HASTEKO PREST!

 

Seigarren urtea da Berriketan egitasmoa abian jarriko duguna aurten. 

 

ZER DA BERRIKETAN?

 

Euskaraz mintzatzeko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa da.

 

Erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena, eta proiektu honek hori ziurtatzen du: astean ordu batzuetan euskara `praktikatu nahi dutenak euskal hiztunekin berriketan egotea.

 

ZERTARAKO?

 

Euskara hobetzeko, bide horretan laguntzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko 


 

 

ZEIN DA BERRIKETAN EGITASMOAREN HELBURUA?

 

       Egitasmo hauen helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da. Ingurune euskaldunak sortu, indartu eta zabaldu nahi dituzte erabilera programa hauek, euskaltegi, euskara elkarte eta erakunde publikoen inplikazioaren bidez.

 

NOLA?

 

OHIKO JARDUERA: talde txikietan, astean behin, ordubetez. Paseoan, kafetegian, parkean
 Ohiko hiztunak eta mintzapraktika egin nahi dutenekin elkartuz, euskaraz berba egitea errazten duen proiektua da; izan ere, erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena.

 

EKINTZA OSAGARRIAK: herriko beste mintzalagun taldetxoekin irteerak, afariak, mintzalagunen eguna


 

PARTE HARTZEKO BALDINTZA: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

 

EUSKARA HOBETZEKO, LAGUNTZEKO, ERABILTZEKO, BIZITZEKO
.

“BERBALAGUNA” euskaldunon mundua

 

PROIEKTUAREN BULTZATZAILEAK

 

      

 

Bergarako Udaleko Euskara Batzordea, Bergarako Udal Euskaltegia, AEK eta Jardun Euskara Elkartea.

 

Egitasmoan parte hartzeko interesa duenak deitu edo jarri harremanetan Bergarako Jardun euskara elkartearekin.

 

Anima zaitez!

 

IZENA EMATEKO:

 

JARDUN EUSKARA ELKARTEA (kultur etxea)

Errotalde jauregia, z/g

Tel. 943763661 / 605712469

 jardunkultura@topagunea.com

www.goiena.net/blogak/berriketan

Nork: berriketan.2011/09/07 10:42:01.042 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/07/10 10:43:59.589 GMT+2

URTE BUKAERAKO AFARIA ZUHAIZTIN




Berriketan egitasmokoak kurtso amaierako afaria egin genuen uztailaren 8an. 20 lagun batu ginen. Lehenik,20:00etan plazan elkartu eta pare bat tragotxo hartu genituen Bergarako kaleetan zehar. 21:00ak aldera espaloira gerturatu eta bertan beste 5 kidekin elkartu ginen. Afaria 21:30etan zenez, denbora izan genuen beste tragotxo bat hartu eta gure kontutxoak kontatzeko. 

            Oso gustura egon ginen, oso ondo jan genuen. 22:30ak aldera espaloiko ostiralak ziklo barruan programatuta zegoen Jazz kontzertua entzuteko aukera ere izan genuen afaltzen geunden bitartean.  Egia esan, musika emanaldiak iraun zuen bitartean ezin izan genituen gure mingainak ondo astindu, baian behin hau bukatuta ezin izan ginen isildu. Afal ondoren opariak banatu nituen, laguntzaileentzako “Erremeixuak” dvda eta kuaderno txiki bat gainontzekoentzako.Oso gustura azaldu ziren opariaren aurrean.