2012/01/16 09:23:08.435 GMT+1
AZAROAREN 26AN EUSKAL BUZTIGINTZA MUSEORA IRTEERA EGIN GENUEN
Nork: berriketan.2012/01/16 09:23:08.435 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/10/26 16:11:32.701 GMT+2
URRIAREN 22AN ATAUNGO BARANDIARAN MUSEOA BISITATU GENUEN
Urriaren 22an, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Ataungo Barandiaran museora joan ginen. Bertan, museoa ikusteaz gain, zerrategia eta errota ikusteko aukera ere izan genuen.
Lehenengo, Barandiaran museoaren ondoko zerrategia eta errota ikusi genituen. Bertako lagunak emandako azalpenekin orain dela gutxi arte nola funtzionatzen zuten eta nola bizi ziren entzun ahal izan genuen. Ondoren, Barandiaran museora hurbildu eta Joxe Miguel-en bizitzako pasarteak ezagutuz gure historiara hurbiltzeko aukera paregabea izan genuen..
Bertan 2 ordu pasa igaro ondoren, kotxea hartu eta lasai lasai bakoitza bere etxera hurbildu zen. Ederto pasa genuen goiz kultural hau!
Nork: berriketan.2011/10/26 16:11:32.701 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/09/29 18:33:50.265 GMT+2
BERRIKETANEKOAK IRAILAREN 23AN ANDRES DE MADARIAGA ZALDUNAREN INGURUKO BISITA GIDATUA EGIN GENUEN
Irailaren 23an Bergara
eta Mundua XVII. mendean nola izan zen ezagutzeko aukera izan genuen Berriketan
egitasmoko mintzalagunek. Guztira Berriketanen parte hartzen dugun 12 pertsona
elkartu ginen.
Bertan, Andres de Madariaga Amatiano jaunak munduan izan zuen garrantzi historikoa azaldu zigun turismo bulegoko langileak. Bisita Seminarioko elizan hasi ginen, Andresek lagundu baitzuen eliza-mausoleoa eraikitzen, hura guztia finantziatuz.
Aldi berean, Bergarako San Martin plaza noiz eta nola sortu zen azaldu ziguten. Behin Seminarioko elizan bideoa eta informazioa jaso ondoren Bergarako San Pedro eta Bidekurutzetako merkatarien etxeak nolakoak ziren azaldu ziguten.
Bisita gidatu honen bidez, Bergarako Calatravako Ordenaren Zaldunaren bizitzaren pasarte garrantzitsuenak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen.
Nork: berriketan.2011/09/29 18:33:50.265 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
2011/09/07 10:42:01.042 GMT+2
BERRIKETAN EGITASMOA MARTXAN HASTEKO PREST!
Seigarren urtea da Berriketan egitasmoa abian jarriko duguna aurten.
ZER DA BERRIKETAN?
Euskaraz mintzatzeko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa da.
Erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena, eta proiektu honek hori ziurtatzen du: astean ordu batzuetan euskara `praktikatu nahi dutenak euskal hiztunekin berriketan egotea.
ZERTARAKO?
Euskara hobetzeko, bide horretan laguntzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko âŠ
ZEIN DA BERRIKETAN EGITASMOAREN HELBURUA?
Egitasmo hauen helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da. Ingurune euskaldunak sortu, indartu eta zabaldu nahi dituzte erabilera programa hauek, euskaltegi, euskara elkarte eta erakunde publikoen inplikazioaren bidez.
NOLA?
OHIKO JARDUERA: talde txikietan, astean behin, ordubetez. Paseoan, kafetegian, parkean⊠Ohiko hiztunak eta mintzapraktika egin nahi dutenekin elkartuz, euskaraz berba egitea errazten duen proiektua da; izan ere, erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena.
EKINTZA OSAGARRIAK: herriko beste mintzalagun taldetxoekin irteerak, afariak, mintzalagunen egunaâŠ
PARTE HARTZEKO BALDINTZA: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
EUSKARA HOBETZEKO, LAGUNTZEKO, ERABILTZEKO, BIZITZEKOâŠ.
âBERBALAGUNAâ euskaldunon mundua
PROIEKTUAREN BULTZATZAILEAK

Bergarako Udaleko Euskara Batzordea, Bergarako Udal Euskaltegia, AEK eta Jardun Euskara Elkartea.
Egitasmoan parte hartzeko interesa duenak deitu edo jarri harremanetan Bergarako Jardun euskara elkartearekin.
Anima zaitez!
IZENA EMATEKO:
JARDUN EUSKARA ELKARTEA (kultur etxea)
Errotalde jauregia, z/g
Tel. 943763661 / 605712469
www.goiena.net/blogak/berriketan
Nork: berriketan.2011/09/07 10:42:01.042 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/07/10 10:43:59.589 GMT+2
URTE BUKAERAKO AFARIA ZUHAIZTIN
Berriketan egitasmokoak kurtso amaierako afaria egin genuen uztailaren 8an.
20 lagun batu ginen. Lehenik,20:00etan plazan elkartu eta pare bat tragotxo
hartu genituen Bergarako kaleetan zehar. 21:00ak aldera espaloira gerturatu eta
bertan beste 5 kidekin elkartu ginen. Afaria 21:30etan zenez, denbora izan
genuen beste tragotxo bat hartu eta gure kontutxoak kontatzeko.