Ricardok pasa den astean, honako memea pasatu zidan eta nik plazer handiz erantzungo dut (badakit berandu nabilela, baina beno...).
Zure blogarekin eraginik al duzu?
Nire uste apalean, ez. Ez dut uste eragina dudanik inorengan, ez erakunde batengan, jende multzo zehatz batean,... Idazten ditudan mezuak nire hausnarketak izaten dira, nire ustez txarto dagoena salatzen, nire poztasunak plazaratu, arazoak azaldu,... Azken batean bizitzan gertatzen zaizkidan gauza arruntak.
Noizbaiten zerbait interesgarria idatzi eta agian izan du eragina herriko aldizkari digitalean: Ukberrin. Lagun baten iritziz, nire bloga irakurrita ederto daki animoz ondo nagoen, txarto, laguntza behar dudan.
Blogarekin ez dut bilatzen inorengan eragina izatea. Beti esan izan dut blog honen helburua nire barnea hustea dela. Batzuetan lortzen dut eta beste batzuetan ez.
Erantzun dut Ricardo!
Honako bost blogariei pasatzen diet memea:
Ekaitzeri (Euskofilia)
Mikel (Itsasertzeko zubia)
Mizpira (Mizpira)
Jozulin (Baga, biga, bloga)
Janire (Ostertza)
Erantzunak
Ondo izan
Nork: mikel.2007/10/31 09:12:26.604 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zubia
Nork: Ricardo.2007/10/31 17:47:48.050 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia
Nork: Ekaitz Santazilia.2007/11/01 01:01:17.492 GMT+1
http://www.blogari.net/euskofilia
Nork: mizpira.2007/11/03 12:23:04.434 GMT+1
http://www.blogari.net/mizpira
Nork: Jozulin.2007/11/04 22:24:53.855 GMT+1
http://blogak.com/jozulin