Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/02 13:48:30.959 GMT+2

ZELULAK

Denetarik esperimentatu eta frogatu dute nire hankan. Bi operazio txarto eginak eta nola ez, orain ondorioak sufritu behar ditut.

Azken hilabeteetan mina jasanezina da. Txarto izan dudanetik bizitza normala egiten saiatu naiz, gaztea naiz pentsatzeko zer egin behar dudan eta zer ez. Baina gehiegizkoa da.

Orain hiru urte, ondas de choques delakoak eman zizkidaten eta oso ondo geratuko nintzela. Dirutza ordaindu eta gero kaka, berdin edo txarrago.

Ebakuntza saihestu behar dut, gehien bat ez nagoelako prest berriro hortik igarotzeko. Bi ebakuntza hankan, nahikoa da.

Beste aukera bat eman didate: tratamendu bat zelula amekin. Besotik aterako didate odola, zelula amak atera eta zelula horiek Akileseko tendoian sartuko didate. Suposatzen da tendoia onera ekarriko du. 210 € sesio bakoitza.

Zer gertatuko den? Ez dakit...

Nork: nahikari.2010/06/02 13:48:30.959 GMT+2
Etiketak: zelulak osasuna hausnarketak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Duela hilabete batzuk Elhuyar aldizkariak portada dedikatu zion zelula amen bidezko tratamenduei, eta barruan artikulu bat zetorren Zelula amen tratamenduak, iruzur berria izenburuarekin...

Nork: e-gor.2010/06/02 14:52:17.851 GMT+2
http://eibar.org/blogak/e-gorblog

ze sufrikario!!! muxu handia :) eta aaaanimooooooooooooo

Nork: rozio.2010/06/02 15:46:25.607 GMT+2

Eskerrik asko Igor! Begiratuko dut ondo kontua eta kontsultatuko dut beste sendagile batzuekin.

Nork: Nahikari.2010/06/02 17:30:57.749 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik

aupa nahikarriiii!!! animo!! ia dana ondo urtetn dan! mosu handi handi bet!! (:::malen:::)

Nork: malen.2010/06/18 13:32:13.866 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak