Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/19 13:27:42.357 GMT+1

TXIKITAKO OROITZAPENAK (IV)

Zapatua, goizeko 9ak. Ez neukan arazorik goiz altzatzeko, nahiz eta asteburua izan eta lo egiteko aukera paregabea izan.

Partidua neukan nire taldearekin. Jende gutxik daki, baina 14 urte izan arte futbolean  nenbilen (hanka guztiz izorratu arte). Irrikitan nengoen larunbatak heltzeko eta baloiari ostikadak emateko, lagunekin egoteko, ondorengo hamaiketakoa egiteko,... berezia zen.

Hasieran mutilekin hasi nintzen, baina geroago nesken taldea sortu genuen. Neskekin egon nintzen lau urte horietan, birritan irabazi genuen liga eta birritan geratu ginen azpitxapeldun.

Txarrena? Aita gure entrenatzailea zela... Onena? Lagun giroa eta nesken futbolari gure bultzadatxoa eman geniola.

 

Nork: nahikari.2008/01/19 13:27:42.357 GMT+1
Etiketak: oroitzapenak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nahikari futbolari!!!!!!!! a ze nolako oroitzapenak, ni txikitan igeri egiten nuen, urte pilo bat eman nituen igeriketan, baina handitu nintzenean eta konpetizioak egiten hasi ginenean utzi nuen, no me gusta competir! jajajajaja muuuuuuuuuuuuuuuaaaaaaaaaaaaaa!

Nork: Ainhoa.2008/01/21 19:56:50.325 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak