Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/23 21:40:13.794 GMT+2

OSASUNA

Nazkatuta, gogaituta,... zenbatetan idatziko nituen hitz hauek blogean. Baina entzun nahi ez nuena nire belarrietara heldu zen asteazkenean.

Berriro zita traumatologoan rehabilitazioa bukatu ondoren. Esperantza gutxirekin nihoan, rehabilitazioa ez da batere ondo joan. Hogei sesio, ez dut hobekuntzarik nabaritu, masajea ematerako orduan beldurra zuten,... Emaitza: iraileko goizak galduta.

Sartu eta nire ibilerak kontatu nizkion. Alternatiba bakarra geratzen zitzaidala: Akileseko tendoia operatzea. Hainbat gauza frogatu ditudala eta ez didatela onik egin eta azken bi urteetan ez dela hobekuntzarik egin. Kisteak ditut tendoiaren inguruan, tendoia apurtuta eta zenbat eta denbora gehiago utzi, okerragoa izango dela.

Pentsatzea nola pasatu nuen operatu nindutenean hankatik eta orain berriro pasatu beharra... Grazia gutxi egiten dit umore aldaketa horiek jasan behar izatea etxekoek.

Momentuz "ondas de choque" emango ditut ia apurtxu bat aguantatzen dudan, operazio atzeratzeko. Orain burua prestatu beharko dut: muletak, mina, rehabilitazioa,...

Osasuna... ai osasuna!

Nork: nahikari.2009/10/23 21:40:13.794 GMT+2
Etiketak: osasuna hausnarketak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zer esangotzut ba! Animo!

Nork: Jozulin.2009/10/30 20:22:38.973 GMT+1
http://www.blogak.com/jozulin

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak