Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/12 21:34:30.043 GMT+2

¡OJALÁ VIVIESE EN MADRID!

Hori esan dit gaur nire ikasleak amorruz beteta: "¡ojalá viviese en Madrid!

Otsailetik ematen dizkiot eskola partikularrak: Euskara eta Natur Zientziak. Dbh 2 ikasten dago Opuseko ikastetxe batean. Euskaldunalgoak izateko, Natur Zientziak euskaraz irakasten dituzte. Kapaza da arloa aurrera ateratzeko, baina euskararekiko duen jarrera... penagarria da.

Bihar azterketa dauka, eta gaur klase intentsiboa izan dugu. Gaur bota dizkidan perletako batzuk:

- ¿Por qué hay que estudiar una lengua muerta?

- ¡Esto es peor que el chino! Por lo menos el chino se utiliza más.

- ¿Tú sabes qué es no entender nada?

- Porque el euskera lo has elegido como trabajo, sino no lo estudiarías.

- ¡Si solo lo hablan cuatro aldeanos!

Gogorra izan da gaurko eguna.

Nork: nahikari.2008/06/12 21:34:30.043 GMT+2
Etiketak: euskara irakaslekontuak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ta? Zein izan da zure erantzuna?

Nork: Iñaki.2008/06/13 11:49:53.352 GMT+2

Azaldu diot zer den niretzat euskara, zer suposatzen duen niretzat. Erabiltzen dudala, ez dagoela hilda, ondare garrantzitsu bat dela, ez dagoela hilda,... eta batez ere edozein hizkuntzari errespetua zor zaiola.

20 minutuko txapa eman diot, baina uste dut ez duela askorako balio izan.

Nork: Nahikari.2008/06/13 11:56:29.943 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik

Bakoitzak bere gurutzea darama: Nik entzun behar izaten dut "el puto perfil", "el puto euskera"... Baina guk, Sisifo Jainkoaren apostoluok, ebanjelizatzen jarraitu behar.

Nork: Jozulin.2008/06/13 16:06:24.531 GMT+2
http://www.blogak.com/jozulin

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak