Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/18 12:22:43.989 GMT+1

NEKEA

Nekatuta nago, ez nago batere gustora. Ez dakit zer gertatzen zaidan, edo agian bai. Izan liteke ez dudala onartu nahi eta mundu berri bat eraikitzen nabilela nire inguruan.

Inoiz ez naiz izan musika zaratatsua entzutekoa, baina inoiz baino gehiago, musika lasaira jo dut, irratia entzutera, edota musika gabe egotera. Beti behar izan dut "zarata" lan egiteko. Orain, hori ere ez.

Nire gorputza askatzeko, pasiatzera joaten naiz egunero. Buruari bueltak eman, arazoak konpontzeko nahia izaten dut, baina zaila da. Ingurua kutsatuta dago.

Lagun batek esan zidan norbaitek begi okerrarekin begiratu gaituela. Horrelakoetan ez dut sinisten, baina hori ematen du.

Garai hobeak etorriko dira eta beste gorputzaldi bat izango dugu, alaiago egoteko gogoak izango dira eta bizi behar duguna patxadaz bizitzeko.

Nork: nahikari.2009/02/18 12:22:43.989 GMT+1
Etiketak: pertsonalak hausnarketa boteprontoan | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Et, et, et, et! Nahikari, majisima, blogosfera honetan bere penak eta pozak ondoen kontatzen dituena: Ez utzi alde ilunari irabazten, kauenlatxota!

Animo ;-)

Nork: Jozulin.2009/02/18 21:41:23.004 GMT+1
http://www.blogak.com/jozulin

batzutan ilundu, eta besteetan argitu

inoiz sentsazioa izan nuen lehengo argitasuna, distira hura ez nuela berriro ikusiko, baina keba, apurka-apurka dena doa kolorea hartzen, argitzen :)

Nork: rozio.2009/02/19 00:50:16.423 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak