Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/28 01:38:46.391 GMT+2

LA TORTUGA DE DARWIN

Aspaldi ez nintzela antzerkira joaten, bi urte gutxi gorabehera. Larunbatean lagun batzuekin joan nintzen La tortuga de Darwin antzezlana ikustera Arriagara.

Carmen Machi aktoresa asko gustatzen zaigu, igandero Aida telesailean ikusten dugu Telecincon. Jendeari ez zaio bere papera ezta telesaila gustatzen, baina zer egingo diogu.

La tortuga de Darwin antzezlanean, historiari errepaso polit bat ematen zaio. Barre egin behar denean barre egiten da, une estuak daude, tristeak,... Harrigarria Machiren gaitasuna interpretatzeko, ahotsaren proiekzioa (beste aktoreei entzuteko txarto pasatu genuen), nola bereganatzen duen publikoa,...

Maizago joan beharko gara antzerkira, horrelako ezuste politak hartzera.

Nork: nahikari.2008/04/28 01:38:46.391 GMT+2
Etiketak: hausnarketak antzerkia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak