Askorentzat oporrak bukatu dira, beste batzuek zortea daukagu eta iraila bukaera arte luzatuko ditugu (ez nahi dugulako...).
Eta nabari da normaltasuna badatorrela. Nire kalean ez dago lekurik kotxea aparkatzeko. Abuztu osoan lekuak soberan egon dira.
Gaur kalera irten naiz mandatu batzuk egitera eta betikoa: ume pila agurtzen, ikasleak. Bai, guztiak heldu dira oporretatik. Eta galdezka gabiltza ia aurten Bertsolaritza izango duten edo ez. Ez dakit pelota egitearren edo benetan egin nahi dutelako...
Dendak eta tabernak ireki dituzte. Azken hilabetean Erromo eta Areeta guztia 3-4 tabernetan "kontzentratuta" egon dira.
Bizitasuna, mugimendua,... egunerokotasuna heldu da.
![egunkaria_libre[1]](http://farm3.static.flickr.com/2745/4168426017_023e005e84_m.jpg)
Erantzunak
Zorionez aurten urrira arte ez da hasiko batzuontzat ikasturtea eta alde horretatik pozik egon gaitezke. Gainera oraindik udan lan egiten dugunok ez dugu oporrik izateko astirik izan. Beraz batzuk desiatzen datorren uda hasteko eta beste batzuk igandea iristeko gaude, jejeje.
Ikasturte ona izan,
**BTR**
Nork: piban.2009/09/02 15:45:28.565 GMT+2
http://goiena.net/blogak/leihoa