Gaur Bilbon izan naiz. Lehenengo unibertsitatean eta ondoren Corte Inglesean. Motxila, maleta,... horrelako zerbait behar nuen portatila sartzeko eta hara zer aurkitu dudan: ume andana ilara batean eta tipo bati entzuten! Harry Potter omen zen.
Bai, gaur Harry lagunaren azken liburua atera da kalera (erderaz, euskaraz apurtxu bat gehiago itxaron beharko dugu): Harry Potter y las reliquias de la muerte (euskaraz ez dakit nola izango den eta ez naiz ausartzen itzultzera, badaezpada...).
Banekien gaur ateratzen zela, baina ez nuen espero hainbesterainoko jendea: umeak, gurasoak, ez hain umeak, gazteak,...
Ez dakit zer egin duen Rowling-ek, baina asmatu du. Behintzat umeengan irakurzaletasuna zabaldu du.

Pena azken liburua dela, baina ziuraski beste zeozerrekin harrituko gaituela egileak.
P.D: Onartzen dut ez ditudala liburu guztiak irakurri, baina onartzen dut euskaraz bakarrik irakurri ditudala. IƱaki Mendigurenen itzulpenak oso onak dira! Chapeau!
![egunkaria_libre[1]](http://farm3.static.flickr.com/2745/4168426017_023e005e84_m.jpg)
Erantzunak
Orain literaturaz ari zarela, ezagutzen duzu anobii? Web 2.0 eta literatura nahasteen dituen webgunea da, bertan norberak irakurritako liburuen zerrenda egin dezake eta hauen arabera baita gomendioak jaso; pena da oraindik euskaraz ez dagoela baina hortik dabiltza zenbait euskaldun emailak bidaltzen euskara ere kontuan izan dezaten.
Nork: newton.2008/02/23 00:48:08.693 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/29A