Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/07/12 17:03:48.932 GMT+2

GURUTZETAKO LARRIALDIETAKO LANGILEEN PROFESIONALTASUNA

Atzo gure lagun batek hankako atzamar bat bihurritu zuen eta anbulatoriotik Gurutzetara bidali zuten. Deitu gintuen eta sutan zegoen. Ez dakit zenbat denbora itxaroten eta joango zela.

Erabaki genuen hara joatea, behintzat bakarrik ez egoteko. Larrialdietara sartu eta itsututa geratu nintzen. Gure herriko taberna bat ematen zuen. Telebista bat piztuta eta denak partidua ikusten. Danak zarataka, oihuka, txaloka,... Bakarrik falta zen kañak botatzeko aparatu bat!

Medikuak eta erizainak noizean behin sartzen ziren telebistari begiradatxu bat botatzera. Onena izan zen mediku bat telebista aurrean jarri zenean, gaixo guztiak itxaroten zeuden bitartean (tartean apendizitis kasu bat, gizon bat burutik odoletan,...).

Partidua bukatu eta minutu batera hogei gaixo deitu zituzten. Koño! La Rojak irabazi zuenez gogoak zeuden lan egiteko!

Hau al da Osakidetzaren profesionaltasuna? Orain ulertzen dut zergatik daukadan Igualatorioa...

Nork: nahikari.2010/07/12 17:03:48.932 GMT+2
Etiketak: larrialdiak gurutzeta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak