Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/03/19 19:51:23.735 GMT+1

EURIA, HAIZEA, ... GOZAGARRIA!!!

Askotan entzun izan diot Ainhoari gaur bezalako egunak atsegin zaizkiola. Jendeari ez zaizkio gustatzen, tristeak direla esaten dute. Ainhoarekin bat nator, niri ere horrelako egunak gustatzen zaizkit.

Ohean gozo-gozo egon zaitezke, goraino tapatuta mantarekin, ikusten kanpoan zelako haize boladak dauden.

Txokolate bero bat hartzea, liburu on baten konpainiarekin plazer hutsa da horrelako egunetan.

Kaletik ibiltzea, batez ere hondartzatik, haizea aurpegian sentituz, bizioa!

Etxeko txoritokian ordenagailua piztu, leihotik euri tantak ikustea eta kafearen laguntzaz idaztea... ez dauka preziorik!

Nork: nahikari.2007/03/19 19:51:23.735 GMT+1
Etiketak: eguraldia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

nahikari!!!
zuek beti izan zarete apur bet "raritas". jajajajajajajaj

Nork: begotxu.2007/03/20 15:16:07.349 GMT+1

Niri asko gustatzen zaizkit egun hauek, baina ez bakarrik etxean egoteko, baita kaletik ibiltzeko, jende gutxiago egoten da bertan eta lasaiago ibili naiteke. Barkatu Bego-ña baina ez gara arraroak filolokak baizik, muxus!!

Nork: Ainhoa.2007/03/22 13:03:51.389 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak