Batzuetan "egunkari konplexua" izaten dut. Eskoletara errekorteak eramaten ditut, aldizkariak, hortik zehar topatutakoak,... Ez dakit kasu egiten dieten, baina nire kontzientzia lasai geratzen da.
Aste honetan txapa sartzen nabil Durangoko Azokari buruz. Harritu nau umeek ez dutelako sekula entzun. Hortik pasatu dira Donostiara joateko, edota Urkiolara igotzeko. Ez dakite euskal liburu eta disko azoka urtero egiten dela. Dena euskaraz egiten dela?
Zerbait txarto egiten gabiltza. Edo ez diegu komunikatzen, edo ez dute interesik jartzen, edo etxeko kontua da, edo transmisioa, ...edo nik zer dakit!
2009/11/22 00:24:49.115 GMT+1
DURANGO? ZER DA DURANGO?
Nork: nahikari.2009/11/22 00:24:49.115 GMT+1
Etiketak:
durangoko
hausnarketak
ikasleak
azoka
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
![egunkaria_libre[1]](http://farm3.static.flickr.com/2745/4168426017_023e005e84_m.jpg)
Erantzunak
Durango topatu tagzanian, bertara dagoen bidea, ia zein garraiobide publiko dagoen, azokaren eraikina kokatu, kafe antzokia ondoan dagoela eta Berri Txarraken kontzerturako ez dagoela sarrerarik komentatu, pantaila batean ikusi ahal izango dela doan kontzertu hori han bertan, eta azokaren webgunea bisitatu, eta ahotseneako egitarauari bistazo bat eman, eta... Ze aldizkari errekorteak...
Nork: Iban Arantzabal.2009/11/22 15:54:36.097 GMT+1
http://www.arantzabal.com
Epa Iban!
Internet-ekin saiatu naiz gelan, baina dauzkaten konexioak negargarriak dira... Azkenean, orri batean sartzeko ia ordu osoa erabiltzen duzu. Eta informatika gelak hartzea "misión imposible" izaten da.
Halandabe, ikus-entzunezkoekin saiatu beharko naiz gehiago.
Milesker!
Nork: Nahikari.2009/11/22 18:50:28.886 GMT+1
www.goiena.net/blogak/begietatik
Nork: aitor.2009/11/27 12:56:42.366 GMT+1
Nork: Lander.2009/11/29 20:53:12.909 GMT+1
Txangoarena ere ez dago txarto. Baina gaur egungo irakasleei ez zaie askorik gustatzen umeak "kalera" ateratzea. Erosoagoa da eskola magistralak ematea.
Ni azken batean asten behin joaten naiz bertsolaritza irakastera eta ahal dudan apurra egiten dut. Pasa den astean froga egin nuen teknologia berriekin Ibanek esan zidan bezala eta ematen du apurtxu bat zirikatu nituela. Hurrengo egunean gauza gehiago ekarri zizkidaten.
Nork: Nahikari.2009/11/30 09:31:09.292 GMT+1
www.goiena.net/blogak/begietatik