Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/12 09:55:09.158 GMT+1

BOLUNTARIOTZA

Atzo egiten ari naizen Kultura eta Solidaritatea Graduatuaren barruan boluntariotzaren inguruan hitz egin genuen. Izen bera daukan arloa daukagu.

Nire ustean gauza eta termino asko nahasten ditu irakasleak. Baina entzun behar denez...

Jada ez dakit boluntarioa, solidarioa,... edo zer naizen. Gauzak solidaritatea eta gupidagatik egiten omen ditugu, ez beste ezergatik. Harrigarria...

Begiralea izan naiz aisialdi talde batean umeei gupida diedalako? Solidarioa naizelako? Bertso-eskolan irakasle izan garenok gupida izan dugu? Jai-batzordeetan egon garenok berdin?

Edo agian da, etxean ikusi duguna egiten saiatzen gara? Etxean horrela hezi gaituztelako, balore horietan. Gure gurasoen bidea jarraitu dugulako, konpromiso maila altua izan dugulako, "militanteak" izan garelako hein batean.

Orain hau guztia krisian dago. Krisian, gehien bat profesionalizatu dituztelako. Lehen musutruk egiten zena, orain soldata baten menpe dago, eta ez da maila berean lan egiten.

Nork: nahikari.2008/11/12 09:55:09.158 GMT+1
Etiketak: unibertsitatea boluntarioak hausnarketak skouta | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

iep!

bai, hemen ia zoritxarrez, boluntario eztu gauza aunitz itten jendik, ia dirurik ezpada... adibidez,bertsotara ere dohain joaten garen lekuak " marroi" bihurtu dire ta inork eztu kantatu nahi izaten, motiboa dena delakoa dela ere..

kalaka kusten ari naiz ta aurreko testuaz oroitu naiz, ...joe nola mugitzen den kamara...mareatzeko modun, eztute fijo uzten 4 segundo segido..

ala, ongi segi!!!!

Nork: julen.2008/11/12 22:41:44.071 GMT+1
www.blogari.net/julen

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak