Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/18 18:49:27.689 GMT+2

BIDE ERTZEAN,

Asteazkenean Bilbora joan behar izan nintzen kontu batzuk zirela eta ez nuen aukerarik galdu Unai Elorriagaren azken eleberria erosteko: Londres kartoizkoa da. Oraindik ez naiz berarekin hasi, baina itxura ona dauka.

Liburuaz gain, diska bat ere etxeratu nuen. Bide Ertzeanen Leidor Sessions diska eta dvd-a. Urtarrilean grabatu zuten zuzenean, Tolosako Leidor aretoan. Itzela! Hasieratik jarraitu dudan taldea eta benetan, izugarri gozatu dudala dvd-a ikusten. Aspaldiko kantuei egindako konponketek merezi dute. Ubeda anaiek asmatu dute azken diskarekin.

Opari bezala jarri duten azken kantua, a capella abestuta, asko gustatu zait. Baina nire kantua izango dena, duda barik: Aurrez amestu gauetan. Entzuten dudan bakoitzean hunkitzen nauen kantu horietakoa.

Bide Ertzean

Nork: nahikari.2009/09/18 18:49:27.689 GMT+2
Etiketak: bidertzean leidor diskoberria sessions | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aurrez amestu gauetan... bake hutsa. Kantu zoragarria da... eta talde hau Euskal Herriko talderik onenetarikoa, dudarik gabe...

Nork: txixtiburduntzi.2010/05/14 00:36:00.617 GMT+2

Asko gozatzen dut kantuarekin, oroitzapen asko dakarzkit. Bakea, lasaitasuna,... gauza asko transmititzen ditu. Ubeda anaiak artista batzuk dira!

Nork: Nahikari.2010/05/15 12:46:08.404 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak