Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/27 19:45:03.042 GMT+2

BERTSO-ESKO(LB)A

Atzo Azkoitira hurbildu ginen, Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna zen. Arrastian "Bertso-Esko(lb)a" antzerkia zegoen eta animatu ginen. Montaje ederra, eta bertso-eskola batean ibilitako edozeinentzat ezagunak egingo zaizkion uneak eta gertaerak.

Asko gustatu zitzaidan antzerkia irekitzen zuen testua:

“Bertsolariak ezaugarri asko ditu. Badu kantariaren sentimenduak azaltzeko dohaia;, badu mundua bestelako ikuspegiz hartzeko pailazoaren joera ere; badu magotik, azken arrazoia pentsatzen baitu lehenengo gehienetan; badu aktore-aktoresatik ere, bere kantuari eta sortzen ari den testuari gorputz-jarreraz eta begi-aurpegi imintzioz laguntzen baitio… Bertso-eskolan alderdi horiek guztiak lantzen dira. Eta gauza gehiago ere lantzen dira…Herriko bertso-ekitaldien antolakuntza, herriko beste kultur-elkarteekiko harremana… Bertso-eskolak, azken batean, bizi-eskolak dira. Norbere burua eta ingurua hobeto ezagutu eta gozatzeko tresna da bertso-eskola.”

Hori da bertso-eskola: esperientzia berriak, lagun berriak, bizi-eskola hitz gutxitan esanda.

Nork: nahikari.2009/04/27 19:45:03.042 GMT+2
Etiketak: bertsolaritza azkoitia antzerkia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak