Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/04 21:36:11.786 GMT+2

Azterketak, azterketak eta... AZTERKETAK!!!

Otsaila eta ekaina garai txarra izaten da ikasleontzat. Ez daukagu beste ezer buruan, bakarrik azterketak. Bi hilabetetan urte osoan egindako guztia jokoan jartzen da. Irakasleak ez daki nor garen, baina azterketa malapartatu baten erruz "kalifikatzen" gaitu.

Eskola partikularrak ematen ditut, horiek ere "azterketak" dituzte buruan. Nire helburua, bi azterketa horiek gainditzea da: nire ikasleena eta nirea. Nola egingo dudan? Auskalo!

Animo azterketetan zaudeten guztioi!

Nork: nahikari.2007/06/04 21:36:11.786 GMT+2
Etiketak: examinak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskerrik asko! Animo zeuretzat be!

Nork: Jani.2007/06/04 22:51:56.487 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/janire/

Ba neska, jo ta fuego! Ea behingoz akabetan doguzan azterketok!

Dana dala, ta amak esaten dauan moduan:

"aldatz guztiek eurberea deukie" Maria Carmen dixit

 

Nork: Amagoia.2007/06/06 19:06:28.073 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak