Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/03/04 08:10:00 GMT+1

Zergatik nire herrian ez?

Gaur Bilboko Alde Zaharrean egon naiz. Batzar bat neukan hiriburuan eta garaiz joan naizenez kafetxu bat hartu dut. Kalderapekora joan naiz, kafetxu bero beroa hartu eta Berria irakurtzen egon naiz. Korrika dela eta, han gertu badago denda eta kamiseta ere erosi dut, polit askoa!

Atera naizenean buruari bueltak ematen hasi naiz. "Buuff Nahikari, bi lekutara sartu eta bietan euskaraz!" Tontakeri bat izan daiteke, baina ilusioa eta guzti egin dit. Nire herrian leku gutxitan eskatu dezakezu "Kafesne bat, mesedez". Euskalduna naiz, euskaraz bizi nahi dut, beste askoren moduan, baina Getxon ezinezkoa da.

Gero eta guraso gehiago entzuten da seme-alabekin euskaraz hitz egiten, baina komertzioetan oraindik asko dago egiteke. Bultzadatxo bat eman diogu gure hizkuntzari, baina lan itzela daukagu aurretik!

Pozik bueltatu naiz etxera, behintzat bi lekutan aritu naiz euskaraz eta inork ez dit esan "en castellano, por favor".

Nork: Nahikari.2005/03/04 08:10:00 GMT+1
Etiketak: bloggerrekoak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Korrikako dendan gazteleraz hitz egitea gehiegizkoa izango zen, ezta?

Nork: Anonymous.2005/09/29 09:46:33.427 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak