Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/02/06 08:19:30 GMT+1

Ihauteriak Getxon

Gaur ospatzen dira ihauteriak Getxon. Atzo hasi ziren ekitaldiak. Atzo eta Santa Ageda bezperan. Oso berezia izan zen: koru desberdinak kaletik abesten eta talde bat eszenatokian bere piezak jotzen.

Udaletxeak Santa Agedako koruen txapelketa antolatzen du, oso ondo, ados eurekin. Baina zergatik jartzen dute talde bat jotzen ordu berdinean? Zarraoak erantzungo digu egunen batean.

Beste kontu bat, ihauteriak Algortan beti izaten dira Bilbokoak baino aste bat beranduago. Ba ez, gure alkateak aste bat aurreratu ditu jendea ez pilatzeko. Ideia bikaina. Ai Zarraoa... zelako ideiak!

Baina, urtero bezala, txarto atera zaio. Algortako jendea ez zegoen mozorrotuta, guretzat ihauteriak datorren astean dira eta datorren astean mozorrotuko gara. Amorrua emango dio, baina ohiturak ezin dira aldatu. Gureari eutsiko diogu!

Nork: Nahikari.2005/02/06 08:19:30 GMT+1
Etiketak: bloggerrekoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak