Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/12/06 17:31:57.769 GMT+1

Sua eta elkartasuna

Gure Irratiko estudioak erre zituen suak atzo. Triskantza izugarria, lazgarria. Duela zortzi hilabete sartu ziren estudio berri-berrietan, euskarak merezi zituen baldintzekin (azkenean!), eta kanpaina luze baten ondotik, diru biltzea beti zaila dela jakinik, orain, suak egin du beretarik. Gure Irratiak euskalzale guztien elkartasuna beharko du orain, lehenbailehen berriz has daitezen lanean, baldintza txukunetan. Garretatik salbatu direnak euskarazko hiztegiak eta Seaskaren egutegia dira, ordea. Euskarak suari ere buru egiten diolako sinboloa. Sinboloak ez bazaizkit gustatzen ere, argazki sinboliko bat proposatzen dizuet, goizean Gure Irratiko erredakzio gelan egina. IMG_8032

Nork: eneko.2006/12/06 17:31:57.769 GMT+1
Etiketak: argazkiak euskara egunekoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak