2006/10/11 14:18:18.904 GMT+2
Sarea, euskaraz
Mezu hau helarazi dit blog honetako irakurle batek. Eskertzen diot gogoeta, eta ea zerbait eraikitzea lortzen dugun…
"Egun pasa, igande honetan Iparraldera joan nahi genuke baina...muga
haundia daukagu harat joaterakoan: hizkuntza dugu muga.
Egia errateko, hizkuntzak BATU egin beharko ginduzke, euskarak.
Joanen ginateke, adibidez, Garazira joanen ginateke gustora. Garazi:
polita, ederra, historikoa..., bainan han bazkaltzerakoan, edo hau edo
hura galdetzerakoan, geuk frantsesez ez dakigu...lotsa; MUGA.
Ez da zaila bada muga hori xahutzea, eta harreman
pertsonalak/afektiboak ezik, harreman komertzialak ere hastea.Inork inor jan gabe, inor
inoren morroi izatera eskatu gabe. Edo Iparraldeko komertzioei ez al zaio
interesatzen hegoaldeko jendea bezero ??.Hegoaldekoei bai iparraldekoak.
Gure ustetan, IPARRA-HEGOAren presazko lan bat izanen litzateke
ahalbideratzea zera hau: sare bat, euskaraz dakiten ostatu/jatetxe/komertzioen
zerrenda eta kokalekua, sarea.
Hau da: Garazira goaz eta bazkaria euskaraz non zerbitzatuko gaituzten
jakinaren gainean goaz,menua ulertuko dugu lasai, edo turismo bulegoan
euskaldunik badagoen jakinik, edo zein komertziotan erosketa batzuk
egin, edo zein hoteletan ostatu hartu (nahiz eta hotelak oso garestiak
izan ohi diren "Frantzian").
Iruñera, edo Baionara, edo Kakuetara, edo XUBEROARA !!, bisitatzera
"inor gutti ausartzen den Zuberoa", hain ederra, eta Errioxara nahiago,
hizkuntzarengatik.
Lan erraza, poliki-poliki egiteko lana, sakona, gure artekoa...
Harritzen nau, honelako sare bat honez gero bideratuta ez egotea
harritzen nau. Egonen da !!.Non ?.
Horratx bada gure iritzia, bapatean botatakoa, bapatean bai baina
hauniztan burutan ibilitakoa.
Zer diozue ?.
Antton"
Nork: eneko.2006/10/11 14:18:18.904 GMT+2
Etiketak:
euskara
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: .2006/10/12 14:38:32.830 GMT+2
Hara, bai, banengoen bada !!.
Baina, sare fidagarri batetaz ari naiz; hor daukazuena edo daukaguna oso zaharkitua dela iduritzen zait; barkatu ez bada horrela, baina nik uste baietz.
Izan ere, espazio horrek ez du oihartzunik; gainera Gegoaldekoa jasotzen du, badirudi, baina Iparraldean oso oso ankamotz...
Hori hori Iparra-Hegoarentzat lan polita.
Nire iduriko, beti ere.
Nork: Antton.2006/10/23 14:46:20.158 GMT+2