Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/06/30 15:04:56.509 GMT+2

Diezaizkiekegulako

Artikulu bat idazten ari naizela, aditz batekin behaztopatu naiz. Frantsesez egin diot elkarrizketa norbaiti, eta ahalezko konplikatu bat atera zait. Eman, guk, haiek, haiei. Zenbat buru hauste "Eman diezaizkiekegulako" aurkitzeko. Uste dut hori dela xuxena, baina beti dudarekin. Azkenean logika erabili behar izan dut horretara heltzeko. Lehenik, "Guk hura hari" egin dut : "diezaiokegulako". Hori errexa. Gero "guk haiek hari" : "diezaizkiokegu"… Eta gero hirugarren plurala ! Eta hasi pentsatzen eta "diezaizkieketekegu"? "diezaizkieketekeketekegu" ? Uf ! Zenbat buruko min ! Baina minutu pare bat eman dut aditz horretara heltzen.

Nork: eneko.2006/06/30 15:04:56.509 GMT+2
Etiketak: euskara | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez nagokezuketekeko erabat ziur, baina "zaizki" baino, uste dut "zazki" dela, "diezazkiekegulako" beraz.

Nork: Jabi.2006/07/01 10:21:45.710 GMT+2
http://www.sarean.com

Aditz trinkoa erabili ordez ahalerazkoa erabili: "ematen ahal dizkiegulako". Begira ze erreza.

Nork: diego.2006/07/01 16:49:34.752 GMT+2

Edo are errazagoa: "ematea daukagulako". Ez duzu NORI zehazten, baina irakurleek berehala ulertuko dute.

Nork: a.2006/07/01 17:21:53.093 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak