Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/10 16:07:28.739 GMT+2

Zer da Bagara?

BAGARA egitasmoa bailarako gizarte garapenean eragiteko prozesua da.

Bailararen indarguneak baliatuz eta lankidetzatik abiatuta, gizarte autoeratua sustatu, artikulatu eta proiektu ezberdinen bateragunea.

Oinarriak eta iparrak

Oinarriak (euskalduntasuna eta lankidetza) ipar bihurtu nahi ditugu eta iparrak (elkartasuna eta iraunkortasuna) oinarri.

Eragin arloak

Hiru dira gaur egun BAGARA lantzen ari den arloak:

  1. Sustapen arloa: Oinarrietatik abiatuz gizartegintzako proiektuak sustatu eta elkarrekin lotzea.
  2. Kooperatibagintza sendotzeko arloa: eredu sozioenpresarialean oinarrituz, kooperatibak gizarte erantzukizunean urratsak egin barrura zein kanpora begira.
  3. Hezkuntza arloa: XXI. mendeko desafio sozialei begira, hezkuntza komunitateari dagozkion balore eta konpetentziak landu eta praktikara eramatea.

Iraitz Agirre, Bagara prozesuko kidea: "Gizarte autoeratua bultzatu gura dugu"

BAGARA herrigintzan

Nork: Bagara.2010/05/10 16:07:28.739 GMT+2
Etiketak: bagara | Permalink


Estatistikak