Goiena.net Blog Komunitatea
Transition mugimendua ezagutzeko aukera paregabea izango dugu debagoiendarrok datorren asteartean, uztailak 6an, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko areto nagusian egingo den "Iraunkortasunerako trantsizioa: Euskal Herrirako ikasbideak" hitzaldian.
Ben Brangwyn eta Peter Lipman Ingalaterrako Transition Town egitasmoaren kideak izango dira gure artean mugimendu honen nondik norakoak kontatzeko.
Zer da Transition mugimendua? Ingalaterrako Totnes hirian (Devoneko eskualdea) jaioa eta poliki poliki beste hainbat lurraldetara hedatua, Trantsizio Mugimenduari petrolioaren gailurra (petrolio ugari eta merkearen amaiera) eta aldaketa klimatikoak eman die izateko arrazoia. Petrolioaren erabileraren menpekotasuna murrizteko eta karbono isurketak gutxitzeko gizarte aldaketak bultzatzen ditu, herria edo komunitatea oinarri harturik. Banakoen eta nazio-estatuen influentzia eremuaz haratago, komunitatearen eragiletza gaitasuna azpimarratzen da mugimendu honetan.
Herritar guztiok gonbidatu nahi zaituztegu ekitaldi honetan parte hartzera:
EGUNA: Uztailak 6, asteartea
NOIZ: arratsaldeko 18.30etan
NON: Mondragon Goi Eskola Politeknikoko areto nagusian
ANTOLATZAILEAK: Huhezi fakultatea, Lanki institutua eta Bagara herrigintzan
Transition egitasmoaren berri izateko, hona hemen euren weborrialderako esteka:
http://totnes.transitionnetwork.org
Nork: bagara.2010/06/30 12:37:03.807 GMT+2 Etiketak: iraunkortasuna transition hitzaldia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Izena:
E-posta helbidea:
URL
Erantzunak:
Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker
Gogoratu datuak cookie batean?
Idatzi artikulu bat