Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/03/14 11:17:14.455 GMT+1

Iraunkortasunerako bigarren hezkuntzaldia apirilaren 2an; Transition eredua ezagutzeko aukera ezin hobea


Hekuntzaldiaren izenak dioen bezala, ekintzara bideratutako formazioa da honakoa eta zortzi orduko mintegi dinamikoa izango da, transition ereduan oinarrituta egongo delarik. Talde-lanean, pertsona bakoitzaren sentsazio eta bizipenak ezagutuz, gure herrien egoeraren inguruko kezkak azaleratu eta gure ohituretatik abiatuta, iraunkortasunaren alorrean jendarte bezala ditugun erronkak identifikatu eta herritar bezala ditugun aukerak aztertzen saiatuko gara.

 

Debagoieneko eragile eta banako bezala, gai honen inguruan hausnartu eta iraunkortasunaren ildotik ekimen ezberdinetarako elkarguneak sortzea ezinbestekoa dela deritzogu. Horregatik apirilaren 2an Arrasateko Etxaluze egoitzan burutuko den hezkuntzaldian parte hartzera gonbidatu gura zaitugu.









EGITARAUA:

 

9.30: Taldearen, ekimenaren eta egitarauaren aurkezpena

9.45: Trantsizioaren nondik norakoak

11.00: Atsedenaldia

11.20: Trantsizioa nola gauzatu

13.00: Bazkaria

16.00: Espazio irekia: taldeko proposamenak

17.30: Ondorioak eta amaiera


Izena emateko idatzi email bat bagara@bagara.net helbidera, edo deitu telefonoz 943796848 telefonora.



Esteka interesgarriak
Arrasaten burututako 1. Hezkuntzaldiaren kronika
Transition Towns: eraldaketarako bide bat artikulua
Transition ereduaren aurkezpena
Espazio irekia metodoa
In Transition dokumentalaren lehen zatia
Pueblos en transición, TVEko "Escarabajo verde" saioan

Nork: bagara.2011/03/14 11:17:14.455 GMT+1
Etiketak: iraunkortasuna transition hezkuntzaldia arrasate | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak