Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/12/14 11:49:01.178 GMT+1

HERRIGINTZA GAZTEA: Herrigintzarako prestatzeko gunea

HERRIGINTZA GAZTEA Debagoieneko gazteak herrigintzarako prestatzeko gune bat da. Proiektu honen helburua herrigintzaren esperientziak ezagutu, munduko klabeak ulertu, aurrera begira ditugun desafioak aztertu eta herrigintza berri baterako tresnak lantzea da.


www.herrigintzagaztea.com

Debagoienean bizi diren eta bertan ikasten duten 17 – 25 urte bitarteko gazteei zuzendua dagoen egitasmoa da. Bagarako oinarriparrekin bat egiten duten eta herrigintzarako sentsibilizazioa eta gogoa duten gazteei zuzendua dago.

Gai ezberdinak landuko dira sehileko honetan: egungo errealitatea, hizkuntzen ekologia, parte hartze esperientziak eta teknikak, ekintzailetasuna, munduko beste esperientzia batzuk, etab. Eta noski, Euskal Herri mailako esperientziak ezagutzeko irteerak ere burutuko ditugu!


Parte hartzeko baldintzak

- 17-25 urte bitarteko gaztea izatea

- Debagoienean bizi edo ikastea

- Oinarriparrak konpartitzea

Izena emateko azken eguna ABENDUAREN 27a izango da.


Nork: bagara.2010/12/14 11:49:01.178 GMT+1
Etiketak: eskola gaztea herrigintza gazte | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak