Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/04/07 16:07:16.756 GMT+2

Herrigintza Gaztea EGKek antolatutako Gazte eragileen harreman sareak eratzen foroan

Pozik itzuli dira Herrigintza Gazteako kideak Euskadiko Gazteria Kontseiluak Gasteizko Udalarekin batera antolatutako Gazteria Politikak aztertzeko 6. forotik. Goizteko 10etan ekin diote Simone de Beauvoir kultur etxean gazteria teknikari, kontseilu kide, gazteria arloan lan egiten duten elkarteetako arduradun eta oro har gazteek hausnarketarako eta esperientziak partekatzeko ekimenari. Goiz interesgarria izan da: hasteko, Pep Montes, Gazteria arloan aditua eta Consell de la Cultura y les Arts erakundearen zuzendaritzako kideak, sareak egitearen garrantziaren inguruan ekarpen teorikoa egin du. Ostean, Herrigintza Gaztea ekimeneko Ion eta Aitzolek, Bagararen inguruko azalpen laburra eta honen baitan gazteen ekimena nola kokatzen den azaldu dute. Kafearen ostean etorri da arlo teoriko zein praktikoaz jarduteko ordua, ekarpen hauen aplikagarritasunaz eztabaidatu baitute taldeka bertara gerturatuko guztiek.

Arratsaldeko 18.00etan egingo da egun osoko jardunaldiaren ebaluazioa. Gure partetik behintzat, eskertzekoa da benetan Herrigintza Gaztea horrelako ekimen batera gonbidatu izana. Espero dugu foroan parte hartu duten kideentzat ere interesgarria izan dela.

Gaztelink

Nork: bagara.2011/04/07 16:07:16.756 GMT+2
Etiketak: gaztea foroa herrigintza gazteria euskadiko politikak gasteiz gazteriaren kontseilua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak