Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/01/26 11:52:55.351 GMT+1

Gazteen errealitatearen inguruko saioa Herrigintza Gaztean

Gaur, urtarrilaren 26an, asteazkena, Arrasateko Emakume Txokoan, arratsaldeko 18.30etatik aurrera.



Orain dela bi aste ekin genion Herrigintza Gaztea egitasmoari. Lehenengo saioan Bagara azaldu, Herrigintza Gaztea nondik nora joango den deskribatu eta lan-taldeko kideak elkar-ezagutzeko helburuaz egin bazen ere, aste honetan, gazteen errealitatearen inguruko saioa antolatu da Herrigintza Gazteako taldekideentzat “Egungo errealitatearen azterketa kritikoa” izenburupean. Horretarako, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kideak etorriko dira eta gai ezberdinak jorratuko dira, bai hitzaldi gisan, baina batez ere eztabaida eta iritzi-trukaketa formatuan. Ondorengoak dira saioan landuko diren gai nagusiak:


1.    Komunikazioa-komunikabideak

Identitatea eta jokamoldeen osaketan duten eragina dela-eta, bai eta 'errealitatea'ren gure ulerkera osatzeko duten gaitasunagatik ere, komunikabideek paper garrantzitsua jokatzen dute herrigintzan eta gazteon errealitatean. Hortaz, komunikabide nagusien aurrean jarrera aktibo eta kritikoa garatzea, bai eta komunikatzeko bide propioak eraikitzea ere, ezinbestekoa da herri-proiektu integrala garatu ahal izateko.

 

2.    Bizibaldintza materialak.

Azken mendean zehar sistema kapitalistak buruturiko jendarte desegituraketak mundu osora zabaldu du krisi egoera. Mendebaldean eta Euskal Herrian ere horren isla nabarmena dugu, langabeziaren igoera, etxebizitza eskubidearen lurperatzea etab. luze bat. Errealitatea gordina bada, are gehiago gazteontzat, eta bereziki gazte emakume eta pertsona migranteentzat. Gauzak horrela, gizartearen antolaketarako eta hauen beharrizanak bideratzeko bestelako ereduak aztertu ea gauzatzea litzateke erronka nagusia. Maila lokaletik hasita, ekonomia esparru alternatiboak eta solidarioak eraikitzea hain zuzen ere.

3.    Kulturartekotasuna

Euskal Herriak badu berezkoa den kultura bat zein historikoki faktore ezberdinen eskutik minorizatua izan den. Horrekin batera, migrazio prozesu ezberdinak gauzatuz joan dira hamarkadetan zehar, azkenaldian garatutakoak nabarmenagoak diren arren. Zentsu honetan kokatu beharko litzateke egun kulturartekotasunak duen garrantzia. Hau da, euskal kultura bidelagun eta euskara komunikaziorako hizkuntza bezala, kulturaniztasuna bermatuko duten guneak sortzea. Gazteetatik hasita, elkar ezagutza eta kultur transmisioa sustatzea.

4.    Hezkuntza.

Gazteon jendarteratze prozesuan hezkuntzak duen garrantzia aski ezaguna dugu. Hortik bideratzen baita, etorkizunerako pertsonen balore, pentsakera eta jarreren moldea. Egun molde honetatik kanpo, baina hezkuntza integral bat osatzeko, bermatzeko bidean dauden bestelako hezkuntza proiektuak aintzat hartzea litzateke beraz, erronka nagusienetariko bat. Bai eta hezkuntza formaletik aratago bideratzen den aisialdi elkarte-taldeen lana bermatzea.


Saioaren nondik norakoak eta ondorengo saioetan landuko diren gaiak, herrigintza gaztearen webgunean jorratuko dira.

www.herrigintzagaztea.com

Nork: bagara.2011/01/26 11:52:55.351 GMT+1
Etiketak: saioa gazteak errealitatea herrigintza bigarren egungo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak