Ekitaldi jendetsu eta emotiboa, Bagara aurkezteko
Bagara prozesuko kideek Arrasateko Amaia antzokia betetzea lortu zuten 2010eko martxoaren 11n, herrigintzaren festa baten, 'Mugarri bat jartzera goaz' lelopean. 800 lagun baino gehiago elkartu ziren antzokian.
Bailarako era askotako eragile sozialak, kooperatibistak, erakunde publikoetako ordezkariak eta, batez ere, interesa piztu zitzaien herritar ugari joan ziren ekitaldira.
Bagara prozesuaren helburua da, gizarte-antolakuntzaren bidez, Debagoienarendako "gizarte eredu hobe bat" lortzea, herritarrak protagonista izanda, eta hori azaldu zuten ekitaldian.
Ekitaldia amaitzeko ekimenerako sortutako Bagara kantua abestu zuten.