Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/12/07 18:47:50.418 GMT+1

Abenduaren 18an, Ekintzarako gaituz: Iraunkortasunerako hezkuntzaldia TRANSITION FORMAZIOA




Zer da Hezkuntzaldia?

 

Hezkuntzaldi honen helburua iraunkortasunaren inguruan sentsibilizatzea eta berau ekinbidean jartzea izango da. Krisi sozioekologikoa ardatz hartuta, alternatibetan sakontzea bilatuko da, batez ere, proiektuak abian jartzeko bidea eginez. Aldaketa klimatikoa eta petrolioaren gailurrak ekarriko dizkigun aldaketen aurrean, nola aldatu/trantsizionatu gu eta gure ingurua?


Parte hartu nahi baduzu, bidali email bat zure datuekin eta formazio honetan parte hartzeko zein motibazio duzun azalduz bagara@bagara.net helbide elektronikora eta segituan jarriko gara zurekin harremanetan.

 

 Zortzi orduko lan-mintegia izango da eta gehienez 25 pertsonak parte-hartu ahal izango dute.

Goizeko 9.30etan hasiko da mintegia.

 

Non egingo da?

 Arrasateko Etxaluze egoitza berrian (San Andreseko zaharren egoitza berrian).

 

Metodologia

 Formaziorako espazio bat zabaldu gura da, bertan elkartuko diren pertsonek transition eredua gurera ekartzeko eta ekinbide posibleak formulatzen hasteko. Hezkuntzaldi praktikoa izango da, talde-dinamiketatik abiatuta metodologia ezberdinak erabiliko dira; betiere,  herrigintzaren ikuspegia eta eragile komunitarioen protagonismoa lehenetsiz.   

 

Hauek dira landuko diren zenbait gai:

-          Gaurko arazo sozio-ekologikoa

-          Trantsition Town mugimenduaren oinarriak, teknikak eta ikuspegia

-          Bailararen egoera eta etorkizuneko erronkak

-          Espazio irekia teknika

-          Debagoienerako ekimen posibleak

 

Nori zuzenduta dago?

Iraunkortasunaz kezka duten guztiei.

Hizkuntza?

Euskara.

Nortzuk dira formatzaileak?

Iñigo Iñurrategi,  HUHEZIko irakaslea, Lankiko ikerlaria eta BAGARAko Iraunkortasun taldeko kidea.

Josu Sarasua,. Arizmendi Ikastolako irakaslea eta BAGARAko Iraunkortasun taldeko kidea.

Nola parte hartu?

Parte-hartzaileen kopurua 25 pertsonakoa izango da gehienez (gisa honetako hezkuntzaldia modu egokian garatzeko talde txikia izatea komeni da). Deialdi honetan sartzen ez diren pertsonei, otsailean burutuko den bigarren hezkuntzaldian parte hartzeko aukera luzatuko zaie.  

Nork: bagara.2010/12/07 18:47:50.418 GMT+1
Etiketak: formazioa transition arrasate hezkuntzaldia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak