2011/06/14 10:52:18.955 GMT+2
Bagarako Iraunkortasuneko Sustapen Taldeak, Iraunkortasuneko hezkuntzaldia: ekintzarako gaituz izeneko tailerra antolatu du ekainaren 18an Aretxabaletan. Iraunkortasuna ardatz gisa hartuta, komunitate bezala ditugun erronka eta aukerak aztertu eta hausnartzea da zortzi orduko tailer honen helburua. Oso modu dinamiko eta irekian lantzen dira gaiak, talde txikian eta partaide guztien parte hartzerekin: petrolioaren gailurra, aldaketa klimatikoa, herritarron ekimenen beharra, trantsizio eredua eta ikuspegiaren lanketa, etab. Mintegi interesgarri eta gomendagarria benetan.

Egitaraua:
9.30etan: Taldearen, ekimenaren eta eguneko gaien aurkezpena
9.45 Trantsizio ereduaren nondik norakoak
11.20 Trantsizioa nola gauzatzen den
16.00 Espazio irekia: taldeko proposamenak
17.30 Ondorioak eta amaiera
Transition mugimendua eta hezkuntzaldiaren inguruko informazioa ondorengo estekan duzu. Transition
Tailerra dohainik izango da eta adin guztietako pertsonentzako dago zabalik. Izena ematea zabalik dago eta 943796848 telefonora deituta edo bagara@bagara.net helbidera idatzita egin daiteke.
Nork: bagara.2011/06/14 10:52:18.955 GMT+2
Etiketak:
iraunkortasuna
aretxabaleta
hezkuntzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/06/14 10:45:13.981 GMT+2
Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Bagara Sortzen elkarteko kideok, azken urte t´erdi honetako ibilbidearen nondik norakoak azaltzeko batzar informatziboa antolatu genuen Eskoriatzako Ibarraundi Museoan. Sustapen taldeetako zein Noraguneko kideak, Herrigintza Gaztean parte hartu duenak, Huhezi, Lanki eta Arizmendiko langileak, LKS aholkulari taldeko kideak, eta beste hainbeste lagun elkartu ginen bertan. Bagararen ibilbideaz, sustapen taldeek egindako lanaz, egondako aldaketez eta etorkizuneko erronkez jardun ginen, mokautxo baten inguruko berrikeltadi eta etxetik ekarritako oparien elkar-trukearekin amaitu zen batzarrean.
argazkiak


Nork: bagara.2011/06/14 10:45:13.981 GMT+2
Etiketak:
informatiboa
batzar
bagarakideak
aurkezpena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/04/07 16:07:16.756 GMT+2
Pozik itzuli dira
Herrigintza Gazteako kideak Euskadiko Gazteria Kontseiluak Gasteizko Udalarekin batera antolatutako Gazteria Politikak aztertzeko 6. forotik. Goizteko 10etan ekin diote Simone de Beauvoir kultur etxean gazteria teknikari, kontseilu kide, gazteria arloan lan egiten duten elkarteetako arduradun eta oro har gazteek hausnarketarako eta esperientziak partekatzeko ekimenari. Goiz interesgarria izan da: hasteko, Pep Montes, Gazteria arloan aditua eta Consell de la Cultura y les Arts erakundearen zuzendaritzako kideak, sareak egitearen garrantziaren inguruan ekarpen teorikoa egin du. Ostean, Herrigintza Gaztea ekimeneko Ion eta Aitzolek, Bagararen inguruko azalpen laburra eta honen baitan gazteen ekimena nola kokatzen den azaldu dute. Kafearen ostean etorri da arlo teoriko zein praktikoaz jarduteko ordua, ekarpen hauen aplikagarritasunaz eztabaidatu baitute taldeka bertara gerturatuko guztiek.
Arratsaldeko 18.00etan egingo da egun osoko jardunaldiaren ebaluazioa. Gure partetik behintzat, eskertzekoa da benetan Herrigintza Gaztea horrelako ekimen batera gonbidatu izana. Espe
ro dugu foroan parte hartu duten kideentzat ere interesgarria izan dela.
Gaztelink
Nork: bagara.2011/04/07 16:07:16.756 GMT+2
Etiketak:
gaztea
foroa
herrigintza
gazteria
euskadiko
politikak
gasteiz
gazteriaren
kontseilua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/04/01 14:35:14.482 GMT+2
Arrasate Irratiko "Igo Autobusera!" saioan, Iraitz Agirre Bagarakideari egindako elkarrizketa biharko hezkuntzaldiaren inguruan.
/goiena.net/albisteak/iraitz-agirre-biharko-jardunaldira-ingurumenaz-eta-iraunkortasunaz-kezka-duten-guztiak-gonbidatu-gur-ditugu/
Nork: bagara.2011/04/01 14:35:14.482 GMT+2
Etiketak:
arrasate
irratia
hezkuntzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/03/28 18:31:51.133 GMT+2
Iraunkortasuneko hezkuntzaldian izena emateko aukera dago oraindik. Larunbat honetan izango da, Arrasateko Etxaluze egoitzan, goizeko 9.30etan hasita. TRANSITION eredua ezagutzeko aukera paregabea da honakoa, oso modu dinamikoan eta parte hartzailean gainera.
Izena emateko, deitu 943796848 telefonora edo idatzi email bat bagara@bagara.net helbide elektronikora.
Nork: bagara.2011/03/28 18:31:51.133 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/03/14 11:17:14.455 GMT+1
Hekuntzaldiaren izenak dioen bezala, ekintzara
bideratutako formazioa da honakoa eta zortzi orduko mintegi dinamikoa izango
da, transition ereduan oinarrituta egongo delarik. Talde-lanean, pertsona bakoitzaren
sentsazio eta bizipenak ezagutuz, gure herrien egoeraren inguruko kezkak
azaleratu eta gure ohituretatik abiatuta, iraunkortasunaren alorrean
jendarte bezala ditugun erronkak identifikatu eta herritar bezala ditugun
aukerak aztertzen saiatuko gara.
Debagoieneko eragile eta banako bezala,
gai honen inguruan hausnartu eta iraunkortasunaren ildotik ekimen
ezberdinetarako elkarguneak sortzea ezinbestekoa dela deritzogu. Horregatik apirilaren
2an Arrasateko Etxaluze egoitzan burutuko den hezkuntzaldian parte hartzera
gonbidatu gura zaitugu.

EGITARAUA:
9.30: Taldearen, ekimenaren eta egitarauaren
aurkezpena
9.45: Trantsizioaren nondik norakoak
11.00: Atsedenaldia
11.20: Trantsizioa nola gauzatu
13.00: Bazkaria
16.00: Espazio irekia: taldeko
proposamenak
17.30: Ondorioak eta amaiera
Izena emateko idatzi email bat
bagara@bagara.net helbidera, edo deitu
telefonoz
943796848 telefonora.
Esteka interesgarriakArrasaten burututako 1. Hezkuntzaldiaren
kronikaTransition Towns: eraldaketarako bide bat
artikuluaTransition ereduaren
aurkezpenaEspazio irekia
metodoaIn Transition dokumentalaren lehen zatia
Pueblos en transición, TVEko "Escarabajo verde" saioan
Nork: bagara.2011/03/14 11:17:14.455 GMT+1
Etiketak:
iraunkortasuna
transition
hezkuntzaldia
arrasate
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/02/10 11:00:22.571 GMT+1
Herrigintza Gaztearen nondik norakoak azaldu dituzte Aitzol Loyola eta Ion Etxebarria egitasmoko kideak Arrasateko
Mondraberri atarian. Bertan jasotakoa jarraian:

Zer da Herrigintza Gaztea? Herrigintza
Gaztea, Bagara egitasmotik sortutako proiektua da, gizarte eta kultur
gai ezberdinen inguruan formazioa garatzeko gunea. Herrigintzara
bideratutako edukiak landu, eta Debagoieneko herri ezberdinetako
gazteekin elkargunea partekatzen dugu. Testuinguru honetan,
esperientzia ezberdinak ezagutu eta testigantza ezberdinen bidez bailarako gazteengan eragina duten gaiak jorratu gura ditugu. Bagarako lau “
oinarri eta iparrekin”
(euskalduntasuna, iraunkortasuna, auto-eraketa eta elkartasuna) bat
datozen gaiak lantzea da helburua, aurrera begirako proiektuak gauzatu
ahal izateko.
Nola sortu zen ekimen hau?Bagara egitasmoaren baitan, sustapen talde ezberdinak jarri ziren martxan duela urte bete inguru, eta euretako bat “
gazteen sustapen taldea”
zen. Bailarako gazte ezberdinak elkartuko zituen formazio gune bat
sortzea izan zen lan-talde honen hautua, herrigintzan aritzeko
baliagarria izan daitekeen formazio gune bat sortzea, alegia.
Zeintzuk dira helburu nagusiak? Eta zeintzuk baliabideak?Lehen
esan bezala, Herrigintza Gaztearen helburu nagusienetakoa bailarako
gazteekin herrigintzarako prestatzeko gune bat sortzea da. Egungo
munduko klabeak ulertu, ditugun desafioak aztertu, eta herrigintza nola
egin hausnartzea da helburua. Horretarako esperientzia ezberdinak
ezagutuko ditugu, gai batzuetan adituak diren pertsonak ere etorriko
dira, eta herri mugimenduetan aritutako pertsonen testigantzak ere
izango dira. Bestetik,
bailarako herri ezberdinetako gazteez osatutako taldea sortzea ere
badago helburuen artean, horrek potentzial handia izango baitu aurrera
begira. Egitasmo honek ekainera arte formazioa landu nahi du, baina
dinamika hau urtetik urtera errepikatzea nahiko genuke, batez ere
gazteek halaxe nahi badute, eta eurak ere antzerako dinamika bat
antolatzeko prest agertzen badira.
Zenbat pertsona zabiltzate arlo honetan lanean? Proiektua
gorpuzteko prozesuan fase ezberdinak egon dira, eta bakoitzean jende
ezberdinak hartu du parte. Bost pertsona hasi ziren hasiera batean,
duela urtebete, baina lan-talde hori aldatuz joan da. Gaur egun lau
pertsona gaude Herrigintza Gaztean bueltaka lanean. Bestalde,
25 gazte inguru elkartu gara orain arteko saioetan. Talde trinko bat osatzea da helburua, baina saioak irekiak dira eta gura genuke jende gehiagok ere parte hartzea.
Zein da herrigintzaren egoera une honetan gazteen artean?Herrigintza
bezala zer ulertzen da? Hor dago gakoa. Gazteriaz hitz egiten denean,
gizarte honen beste sektore bat direla ahazten zaigu. Ideologia gabezia
eta gizarte zein gai politikoekiko desinteresa leporatzen zaie gazteei,
baina herri mugimenduetan gazte askok hartzen du parte. Hau da, esparru
ezberdinetan
esperientzia eraldatzaileak aurrera eramateko
grina erakusten duen gazte multzo zabala dago. Beharbada dagoen indar
hori sakabanatuta dago, eta beharbada ez da lehengo gai
berdinetan azaleratzen, baina horrek ez du esan nahi gazteen partetik
herrigintzarako grinarik ez dagoenik.
Etorkizunera begira baikorrak izateko arrazoiak baditugu?
Badago ezkor izateko arrazoirik, baina gugan eta ingurukoengan sinesteko ere ez zaizkigu arrazoiak falta!
Gauza txikiak eraldatzeko baikortasuna badugu, eta gauza handiak aldatu
daitezkeela sinestea ere ez da hain zaila. Inguratzen gaituenari
begirada kritikoaz begiratzen diogu, eta alternatibak bultzatu eta sortu
nahi ditugu. Epe luzera begira, pixkanaka-pixkanaka joan behar gara.
Egungo eredu kapitalistak ba al du eraginik gazteen herrigintza ereduan?
Noski
baietz. Gizarte eredu honetan balore eta bizi estilo batzuk sustatzen
dira, beste batzuen kaltetan. Komunikabideek, iragarkiek, merkatuak … bizitza estilo bat bultzatzen dute, gero eta indibidualistago, kontsumistaagoa eta pasiboagoa dena.
Gazteok bestelako bizimodu batekin amets egiteko arrazoi ugari ditugu:
etxebizitza arazoa, lan baldintzak, egoera ekologikoa, gizarte
konpetentzia… Bestelako gizarte batetara hurbiltzen gaituzten dinamikak
sortzea izan da herrigintzak historikoki garatu duen lana. Herritarren
parte hartzean oinarrituz, alternatiba berriak sortzea, alegia. Gizarte
kapitalistan dauden botere nagusiek dinamika eraldatzaile hauek akabatu
nahi izaten dute, ez dute begi onez ikusten herrigintza aktibo eta
eraldatzailea. Bide horretan, dinamika eraginkorrak garatzea da esku
artean dugun erronka polita.
Non lortu daiteke proiektuaren informazioa?
Informazioa Herrigintza Gaztearen blogean dago eskuragai. Bailarako gazteak proiektua ikusi eta parte hartzera animatu nahi ditugu, pena merezi du eta.
Mondraberri: Arrasateko ataria
Nork: bagara.2011/02/10 11:00:22.571 GMT+1
Etiketak:
ion
gaztea
aitzol
herrigintza
elkarrizketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/01/31 15:18:55.656 GMT+1
Arrasateko Emakume Txokoan elkartu ginen gazteok bigarren saio
honetarako eta bertako teknikaria den Estherrek, gunearen berri eman
zigun: nondik nora sortu zen, ze ekimen mota antolatzen dituzten, etab.

Ostean, Urtzi Ugalde eta Ibai Iriarte, Euskadiko Gazteriaren
Kontseiluko kideekin egungo errealitatearen azterketa kritikoarekin
hasteko ariketa bat burutu genuen, “egun baten kronograma” osatzetik
hasi zena. Bertan, esnatzen garenetik loak hartzen gaituenera arte egin
edo sentitzen ditugun kontraesanak idazteko eskatu ziguten:
iratzargailua, kotxea hartzea, lanera joatea, lankideen aurpegi ilunak,
gurasoekin eztabaidak, kontsumoa, alokairua ordaintzea eta bestelako
hamaika gauza irten ziren eta denak, taldeka, ondorengo mapan jartzeko
eskatu ziguten, mintzagai izan genituen gaiak alegia.

Gai asko jorratu ziren saioan zehar, baina pare bat aipatzearren,
aisialdiaren baitan, behin eta berriro irten zen komunikazio eta
komunikabideen gaia. Besteak beste, identitatea eta jokamoldeen osaketan
duten eragina dela-eta, bai eta ‘errealitatea’ren gure ulerkera
osatzeko duten gaitasunagatik ere, komunikabideek paper garrantzitsua
jokatzen dute herrigintzan eta gazteon errealitatean. Hortaz,
komunikabide nagusien aurrean jarrera aktibo eta kritikoa garatzea, bai
eta komunikatzeko bide propioak eraikitzea ere, ezinbestekoa da
herri-proiektu integrala garatu ahal izateko. Hezkuntzaren gaia landu
genuen, hezkuntza ez-formalaren garrantzia azpimarratu zelarik. Lanaren
pisuaz ere jardun ginen eta honek egunerokotasunean zenbat baldintzatzen
gaituen. Etxebizitzaren arazoa, sistema zoroaren barruan sartuta
egotea, kontsumo basatia, auzolanaren garrantzia, etab. Azken batean,
amets pertsonalek eta arau sozialek talka nola egiten duten argi geratu
zen beste behin. Hiru ordutan gai mordoaz aritu ginen hizketan, bai
horixe!
Bukatzeko, Herrigintza Gazteako kideok etxerako lan batekin joan
ginen etxera: ereitea baino garrantzitsuagoa zaintzea delakoan, loretxo
bat oparitu ziguten. Herrigintza Gazteak iraun artean, ea zenbatek handi
egitea lortzen duten!
Nork: bagara.2011/01/31 15:18:55.656 GMT+1
Etiketak:
saioa
gaztea
herrigintza
bigarren
kontseilua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/01/26 11:52:55.351 GMT+1
Gaur, urtarrilaren
26an, asteazkena,
Arrasateko Emakume Txokoan,
arratsaldeko
18.30etatik aurrera.
Orain dela bi aste ekin genion Herrigintza Gaztea egitasmoari. Lehenengo saioan
Bagara azaldu, Herrigintza Gaztea nondik nora joango den deskribatu eta lan-taldeko
kideak elkar-ezagutzeko helburuaz egin bazen ere, aste honetan, gazteen errealitatearen inguruko saioa
antolatu da Herrigintza Gazteako taldekideentzat “Egungo errealitatearen azterketa kritikoa” izenburupean.
Horretarako, Euskadiko
Gazteriaren Kontseiluko kideak etorriko
dira eta gai ezberdinak jorratuko dira, bai hitzaldi gisan, baina batez ere
eztabaida eta iritzi-trukaketa formatuan. Ondorengoak dira saioan landuko diren
gai nagusiak:
1. Komunikazioa-komunikabideak
Identitatea eta jokamoldeen
osaketan duten eragina dela-eta, bai eta 'errealitatea'ren gure ulerkera
osatzeko duten gaitasunagatik ere, komunikabideek paper garrantzitsua jokatzen
dute herrigintzan eta gazteon errealitatean. Hortaz, komunikabide nagusien
aurrean jarrera aktibo eta kritikoa garatzea, bai eta komunikatzeko bide
propioak eraikitzea ere, ezinbestekoa da herri-proiektu integrala garatu ahal
izateko.
2.
Bizibaldintza materialak.
Azken mendean zehar sistema
kapitalistak buruturiko jendarte desegituraketak mundu osora zabaldu du krisi
egoera. Mendebaldean eta Euskal Herrian ere horren isla nabarmena dugu,
langabeziaren igoera, etxebizitza eskubidearen lurperatzea etab. luze bat.
Errealitatea gordina bada, are gehiago gazteontzat, eta bereziki gazte emakume
eta pertsona migranteentzat. Gauzak horrela, gizartearen antolaketarako eta
hauen beharrizanak bideratzeko bestelako ereduak aztertu ea gauzatzea litzateke
erronka nagusia. Maila lokaletik hasita, ekonomia esparru alternatiboak eta
solidarioak eraikitzea hain zuzen ere.
3.
Kulturartekotasuna
Euskal Herriak badu berezkoa den kultura bat zein historikoki faktore
ezberdinen eskutik minorizatua izan den. Horrekin batera, migrazio prozesu
ezberdinak gauzatuz joan dira hamarkadetan zehar, azkenaldian garatutakoak
nabarmenagoak diren arren. Zentsu honetan kokatu beharko litzateke egun
kulturartekotasunak duen garrantzia. Hau da, euskal kultura bidelagun eta
euskara komunikaziorako hizkuntza bezala, kulturaniztasuna bermatuko duten
guneak sortzea. Gazteetatik hasita, elkar ezagutza eta kultur transmisioa
sustatzea.
4.
Hezkuntza.
Gazteon jendarteratze prozesuan hezkuntzak duen garrantzia aski ezaguna
dugu. Hortik bideratzen baita, etorkizunerako pertsonen balore, pentsakera eta
jarreren moldea. Egun molde honetatik kanpo, baina hezkuntza integral bat osatzeko,
bermatzeko bidean dauden bestelako hezkuntza proiektuak aintzat hartzea
litzateke beraz, erronka nagusienetariko bat. Bai eta hezkuntza formaletik
aratago bideratzen den aisialdi elkarte-taldeen lana bermatzea.
Saioaren nondik norakoak eta ondorengo saioetan landuko diren gaiak, herrigintza gaztearen webgunean jorratuko dira.
www.herrigintzagaztea.com
Nork: bagara.2011/01/26 11:52:55.351 GMT+1
Etiketak:
saioa
gazteak
errealitatea
herrigintza
bigarren
egungo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/12/16 16:34:32.816 GMT+1
Ekintzarako gaituz: Transition Hezkuntzaldian parte hartzeko lekua dago oraindik!
Gabon egunak ate joka ditugu eta guztiok gabiltza batetik bestera, urteko azken lanak amaitu, egun ero hauek antolatu, baserritar arropak armairutik atera, erosketak egin (seguruenera beharrezkoak baino gehiago) eta antzerako kontuekin bueltaka.
Baina ziur gaude mintegira gerturatzen garenok egun pasa ederra pasako dugula!! Iraunkotasunaren ikuspegitik, gure eguneroko ohiturak aztertu eta herri mailan nola jardun gaitezkeen pentsatzen arituko gara, modu dinamiko eta erakargarri batean.
Gogoratu lehen saio honetara etortzerik ez duzuenok, bigarren aukera bat izango duzuela urte hasieran.
Informazio gehiago, bagara@bagara.net edo 943796848 telefonora deituta.
Nork: bagara.2010/12/16 16:34:32.816 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak