2010/07/08 17:53:18.758 GMT+2
Iraunkortasunerako trantsizioa: aurkezpena
Nork: bagara.2010/07/08 17:53:18.758 GMT+2
Etiketak:
hitzaldia
transition
aurkezpena
ppt
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/07/08 17:50:47.611 GMT+2
Ben Brangwyn: "Komunitateak moldagarri izan behar du erregaien bukaerari eta klima aldaketari erantzuteko"
Trantsizio delako mugimendua ezagutaraztera etorri dira
Debagoienera Ingalaterrako Totnes herriko lau kide. Horietako bik, Ben
Brangwyn-ek eta Peter Lipman-ek, hitzaldia egingo dute gaur Arrasateko Eskola
Politeknikoan (18:30). Ben Brangwyn-ekin elkarrizketa emango du Goiena
Telebistak bihar, eguaztena; eta Asteleheneko Goienkariak elkarrizketa zabala
argitaratuko du.
Mondragon
Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Lanki
Institutuak eta Bagara elkarteak
gonbidatuta daude Debagoienean Transition mugimenduko
ordezkariok.
Iraunkortasunaren
bidetik doa Transition mugimendua. Lehenengo ekintza Ingalaterran izan zen,
Totnes herrian. Bere oinarria gogoeta bat da: petrolio ugari eta merkearen
amaiera eta klima aldaketa gainean daudela. Ben Brangwyn-ek azaltzen duenez,
ingelesezko resilience
da euren gakoetako bat (euskaraz, moldagarritasuna edo leheneratze-gaitasuna):
"Erregaien bukaerak eta klima aldaketak komunitatea astintzen, kolpatzen
dute, eta moldagarritasuna da komunitateak kolpe horiek hartzeko eta
erantzuteko duen gaitasuna".
Euren iritziz, komunitate-aldaketa da oinarria erregaiak gutxiago kontsumitzeko eta CO2 gutxiago isurtzeko. Transition mugimenduaren barruan "hainbat talde dabiltza lanean, eta talde horiek hainbat proiektu dauzkate martxan", dio Brangwyn-ek; "adibidez, Totnesko libera delako moneta daukagu, eta herriko 70 bat komertziotan eros daiteke horrekin; bestalde, Ingalaterran, komunitate zentzua eta sentimendua ez dira hain indartsuak, eta horren gainean lan egin dugu; hala, gazte talde batek pertsona nagusien lorategiak eta baratzeak zaintzen ditu; horrela, lurrarekiko eta haren produktuekiko atxikimendua indartu egiten da".
Nork: bagara.2010/07/08 17:50:47.611 GMT+2
Etiketak:
iraunkortasuna
transition
ben
goiena
hitzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/30 13:00:01.309 GMT+2
Iraunkortasunerako trantsizioa: kartela
Nork: bagara.2010/06/30 13:00:01.309 GMT+2
Etiketak:
iraunkortasuna
transition
kartela
hitzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/30 12:37:03.807 GMT+2
Iraunkortasunerako trantsizioa: Euskal Herrirako ikasbideak
Nork: bagara.2010/06/30 12:37:03.807 GMT+2
Etiketak:
iraunkortasuna
transition
hitzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/30 12:01:25.649 GMT+2
TRANSITION TOWNS: eraldaketarako bide bat
Petrolioaren adikzioari zein iraunkortasun arazoei
dagokienez, gizartearen gehiengoa aurre-kontenplazio edo kontenplazio fasean gaude,
eta beraz,
kontzientziazio lan dexente geratzen da oraindik benetan aldaketa sakonei
ekiteko. Bide horretarako klabe interesgarriak aurkituko ditugu Transition proposamenean.
Transition
mugimendua: Bere jatorria Irlandan kokatzen da, 2005 urtean, baina ekimenaren muina
Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Totnes herrian
dago. Mugimendu honen helburua aldaketa klimatikoak eta petrolio
merkearen amaierak ekarriko dituen funtsezko aldaketen aurrean komunitatea
berrantolatzen hastea da, erronka honi erantzuten dion trantsizioa garatzen
hastea alegia. Egia esan, bertaratuz gero ez genuke susmatuko Totnes herrian ezer
berezirik dagoenik, normaltasuna da lehen inpresioa, baina etorkizunerako molde
berriak esperimentatuz komunitatea berrantolatzeko ekimena ari dira gauzatzen.
Formulazio anti-sistemiko ideologizatuetatik aldenduz,
molde eraikitzaileagoetatik abiatu eta irtenbideetarako pausoak asmatzen eta ekiten jarria dute beraien
iparra. Mugimenduaren inspiratzaile nagusia den Rob Hopkins-ek dioen moduan,
“peak oil gertakariak eta aldaketa klimatikoak aukera paregabea eskaintzen
digute gure inguruko mundua berrasmatzeko, birpentsatzeko, eta
berreraikitzeko”.
Aipagarria da esperimentu komunitario honek duen oihartzun gero eta
zabalagoa, izan ere, gero eta gehiago dira bidelagun esperientzia berri
honetan: ez soilik herriak, baita eskualdeak, edo Portland eta Bristol bezalako
hiri esanguratsuak ere. Eskala nazionaleko ekimen batzuk ere ageri dira,
Eskozia, Zelanda Berria, Gales, AEB, Japonia eta beste hainbat herrialdetan.
Ikuspegi globaletik pentsatu eta lokaletik ekin: Lekuko
esperientzietatik abiatuta, bizitzeko moldeak asmatzea aldarrikatzen dute (aditz
honek gazteleraz duen zentzu bikoitzean, crear
y acertar, hau
da, sortu eta egoki gauzatu). Komunitatea
behetik gora berrantolatu. Azken finean, epe laburrean guztiok egin beharko
dugun trantsizio prozesua gauzatzeko ahalegin zehatza proposatzen dute. Izan ere,
energia gutxiagoko bizimoldea datorkigula jakinik (hurrengo 10-30 urteotan
energia gutxiagoko aro berri baten lehen estadioak ezagutuko baititugu), hobe
da berau planifikatzea (modu proaktiboan) ezustean ekin behar izatea baino (modu
erreaktiboan). Egitasmo honek gure gizarteari buruzko hainbat hausnarketa
egiteko aukera eskaintzen digu, beharrezkoak diren gogoetak.
Egitasmo hau ezagutzeko aukera paregabea izango dugu uztailaren 6an,
asteartean, arratsaldeko 18.30etatik aurrera Mondragon Goi Eskola Politeknikoko
areto nagusian Peter Lipman eta Ben Brangwyn-ek eskainiko duten hitzaldian.
Guztiok gonbidatu nahi zaituztegu ekitaldi honetara, eraldaketarako bide den
Transition Towns esperientzia ezagutzera.
* Iñigo
Iñurrategi, BAGARA eta HUHEZI-Lankiko kide.
Nork: bagara.2010/06/30 12:01:25.649 GMT+2
Etiketak:
iraunkortasuna
transition
artikulua
hitzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/05/10 16:23:52.595 GMT+2
Herrigintzan bagara
Zooma zabalduz gero, krisi sozio-ekologikoa oraindik kolosalagoa da. Aldaketa klimatikoa da erraldoi horren muina. Gehiegi produzitu eta kontsumitzearen eraginez, Lurrean eragiten dugun inpaktua berak tolera dezakeena baino handiagoa da. Eta biziaren iraungitze masiboa gertatzen ari da: txikia da krisi ekonomikoaren bizia, biziaren krisiarekin alderatuta.
Krisi energetikoa: aro fosilista amaitzen ari da (petrolio merkea, nagusiki). Gure zibilizazioaren oinarriak jarriko ditu hankaz gora, leku guztietan baitago likido beltz likatsua, Jaungoikoarekin lehian.
Hiruko horrekin batera (krisi ekonomikoa, ekologikoa eta energetikoa), euskal lurraldetik Cuencatik baino hobeto ikusten dena: aniztasun kultural eta hizkuntzazkoak bizi duen eklipsea. Hamabost egunetik behin munduko hizkuntzaren baten azken hiztuna hiltzen da. Hamabostean behin, tribuko azken mohikarra izatearen kondena.
Eta krisi psikosoziala: Osasunerako Mundu Erakundeak dio depresioa izango dela XXI. mendeko epidemietako bat, Iparrean nola Hegoan. Antsiolitikoen salmenta urtero bikoizten den jendartean, funtsezko zer edo zerk huts egiten du. Ez dirudi materialismoak eta egolatriak salbatzen gaituztenik (ezta industria farmazeutikoak ere).
Gurea ez da ohiko aro historikoa. Krisi-hari ugari txirikordatu eta krisi sistemikoa bizitzearen pribilegioa suertatu zaigu. Asko aldatu da mundua azken 30 urteotan, baina gehiago aldatuko da hurrengo 30etan. Eta aldaketa horietako askok desglobalizatzearekin izango dute zerikusia.
XXI. mendea gizarte-eredu berriak sortzeko aroa izango da. Eta, aipatutako korapiloak askatu nahi baditu, etorkizuneko proiektu humanizatzaileak ezingo du xedetzat izan etengabeko hazkunde materiala. Bizipozerako txartela ez izateaz gain, hondamendira garamatzan absurdo fisikoa da. Bide humanizatzaileak bizitza bestelako zentzuez elikatzearekin du zerikusia. Zerikusia du garapen komunitario integrala, orekatua, autoeratua eta iraunkorra eraikitzearekin.
Jakina, geroak ez dakar eszenategi bat eta bakarra, ugari baizik. Eta euskal herritarrona zein izango den faktore konplexu askoren baitan egongo da. Besteak beste, herrigintzarako dugun nerbioaren baitan, geroaren konfigurazioan funtsezkoak izango baitira gaitasun autoeratzailea, tokiko konexioen muskulatura, kapital soziala eta herritar-sare ongi antolatuak. Autodependentzia logikak (ber)eskuratu beharko baititugu: energian, elikaduran, kulturan, hezkuntzan, produkzioan, kontsumoan, edo gizarte zerbitzuetan.
Etorkizuna koloreztatzeko pintzela izango da komunitate txiki/ertainen ahalduntzea, autosufizientzia lokal, erregional eta nazionala indartzea (informazioaren gizarteari ondo itsatsita, aldi berean). Zaila zait irudikatzea behetik gorako herrigintza baino proiektu garrantzitsuagorik, hemendik aurrera. Ez da guraria (soilik), inperatibo historikoa da.
Dabagoienan abiatu den BAGARA proiektua/prozesua aldi berean da inperatibo, gurari eta mugarri. Belaunaldi berri bati dagokion jauzi kreatibo berria da, autoeraketaren euskal lurralde historikoan, non bestela.
Nork: Joseba Azkarraga Etxagibel. HUHEZIko ikerlaria eta BAGARAko kidea.2010/05/10 16:23:52.595 GMT+2
Etiketak:
bagara
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)