2008xe bukaketan dabil, eta badator Santamas eguneko baba-jana, 22xen, astekehena. Zuen BAIETZA edo EZETZA biher dou. Eta baiezkue bada 20 euro sartu biher die Jon Loitik eta Ritxik daukien kontuen. Kontzeptuen "Santamas eta izenak" jarri. Kontu zenbakixe biher badozue Ritxiri eskatu; betiko kontue da.
Aurten Kasinuen egingo dou bazkarixe; betibe, garbitzailliek ez badaue zarata haundirik ataraten eta bajuau berba egitten badaue...
Izena emuteko eta dirue sartzeko azken eguna da: abenduen 16xe, martitzena, 14:00etan. Dirue kontuen bakarrik sartu, ez emun eskure.
Gogoratu!!! Kontuen agerketan dien pertsonen kopurue izengo da gero Kasino soziedadien apuntauko dana. Zerrendie abenduen 16xen arratsaldeko ordu bixetan itxiko da, eta blogien sartuko dou.

Erantzunak
Kaixo!!
Lehenik eta behin Santamasak gerturatzen goazen honetan, eskerrak eman nahi dizkiet nik gutxienez normaltzat jotzen ditugun jarrerak eta lanak egiten dutenontzat. Askotan beraietaz bakarrik kritikatzeko gogoratzen baikara:
1.Bazkaria antolatzen eta “poteorako” ibilbidea beti bezain ondo antolatuko dutenentzat eskerrak eman aurretik, horrela segi!!
2.Elkartea jartzen duzuen guztiontzat ere eskerrak eman nahi dizkiet.
Bestetik eta badakit “kutxu folklorikoa” duela baina bi proposamen egin nahi nituen:
1.Ea aurten jende guztia “baserritar jantziarekin” irteten animatzen garen.
2.Normalean eguraldia ez da aproposena kalera irteteko, eta gutxiago orain umeak tartean daudela. Zer iruditzen zaizue, bazkalostean kantuan arituko bagina? Ni prest egongo nintzateke abestiak prestatzen eta liburuxkak ateratzen, gainera Jesusi soprano handiaren ikaslea izanda...
Benga, ondo segi, eta ea proposamen gehiago ateratzen diren edo bota ditudanen inguruan zuen iritzia ematen duzuen.
UNAI
Nork: Rubio.2008/11/27 10:36:24.398 GMT+1
Hi, Rubio, hire akademiako euskara horrekin, ez gaituk guztiz ohartzen esan nahi dudanarekin...
IÑIK BERBA ARRASATEKO GIZONA MODUEN, LETXE!!
Ez dok ideia txarra abestixena, ze eingo juau, tabernaz-taberna abestu, ta katxixak gratis eskatu?? Ala badok, neu aurreko gauien hasiko nak kantuen...
Egongo gaitxuk!!
Nork: atxi el txatxi.2008/11/27 13:19:31.654 GMT+1
Nork: atxi el txatxi.2008/11/27 13:20:56.632 GMT+1
Kaixo peña!!
Atzo bota nuen proposamenarekin jarraituz, abesti batzuk aukeratu ditut liburuxkan jartzeko:
1.ALAKEN
2.Din Dan Don
3.Dringilin dron
4.Elurra Teilatuan
5.Gaueko Izar
6.Hator Hator
7.Haur Eder Baten Bila
8.Horra Mari Domingi
9.Mendi Aldetik Datoz
10.Oilarrak Kanta Kantari
11.Olentzero
12.Trakatan, Trakatan
13.BIZAR ZURI
14.ALAKINKIRI
Zein beste abesti sartu dezakegu?
Beste alde batetik, haurrentzat ere, etorriko balira, liburuxka batzuk prestatuko ditut beraientzat propio.
Ondo segi.
UNAI
Nork: .2008/11/28 16:06:18.012 GMT+1
Hi, Rubio, ta Pirritx eta Porrotxen bat bez?
San Juan batzutan neu akordetan naz, abestiren batekin egunero ibili gintuan (patata torilla, pilla pilla...).
IÑIK BERBA NORMAL, REDIOS!!
Nork: atxi el txatxi.2008/11/28 16:59:55.075 GMT+1