Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/10 13:55:16.086 GMT+2

Udaero 2009. Aukerak asko dira


Udaero 2009 aurkeztu da jada, izen emateko epea irekita dago beraz anima zaitezte eta bete izen emateko fitxak eta eraman gazte bulego edo gaztelekura. Aurten ekintza asko Arrasateko gazteekin batera egingo dira. eta beste berrikuntza ugari ere izango ditugu. Hona hemen antolatu ditugun ekintza ezberdinak.


uztailak 6 (astelehena):
Surf kastaroa Zarautzen

8:45ean Eskoriatzan
8:50 Aretxabaletan 

Autobusean joango gara, eta Zarautzeko surf eskolakoekin  3 orduko ikastaroa jasoko dugu taldeka. Ondoren hondartzan etxetik eramandako bokata bazkaldu, eta arratsaldean buelta. (Prezioa 15 euro)
 
Uztilak 8 (asteazkena): Usakora Bizikletan
 
Goizean elkartuko gara 11:00etan eta Arrasateko gazteekin batera egingo dugu bizikleta irteera usakora. Bertan bainutxoa jo bazkaldu eta buelta etxera. Bi bide izango dituzte gazteek aukeran zailtasun ezberdinetakoak. Batzuk urkulutik joango dira, besteak San Prudentziotik.
 
Uztailak 9 (osteguna): Gamarrako igerilekuetara
 
11:00 etan irtengo gara. Urtero arrakasta izaten duen irteera izaten da. (5 euro)

 

udaixe4 (id: 4415929)


Uztailak 13 (astelehena): Landara irteera
 
Landako urtegiko hondartzara joango gara, bertan joku batzuk egin eta uda giroan eguna pasatzera. (Prezioa 5 euro)

Uztailak 15 (Asteazkena):
Eginora irteera
 
Eskaladari buruzko oinarrizko ikastarotxo bat jasotzea izango da helburua, Ibaian bainutxo bat, jolasak…11:00etan irtengo da autobusa arrasatetik. (Prezioa 45 euro)

Uztailak 16 (Osteguna): Afari-merienda eta kontzertua
 
Udaeroko irteera luzearen aurretik izango den azken ekintza izango da. Afarimerienda  eta kontzertua izango ditugu Aretxabaletako gazte-lekuan.
 
Uztailak 21-22-23-24: Kostara irteera


Udaerori agur berezia egiteko 4 egunetako irteera antolatu dugu, kostaldera. Kanpinean joango gara eta hondartza, ur ekintzak eta beste mila aukera izango dituzte gazteek. ( Prezioa 45 euro)


Nork: txatxilipurdi.2009/06/10 13:55:16.086 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak