Atxabaltako gaztelekuan ikasturte hasiera indartsua izan dugu! Monoziklo ikastaroa, afarimerienda, ekintzak… San Migeletan gaztelekuak ere izan zuen bere lekutxoa herrian eta azokan astean egindako pultserak eta txistorra pintxoak saldu genituen, baita zarata dexente atera ere! Gogoratu Urria ere ekintzaz beteta datorrela , adibide gisa urriko azken aste bukaeran Surf egitera joango gara Zarautzera! Agertu gaztelekura eta informatu!



Idatzi artikulu bat