Ikasturte berriari ekin diogu, eta Atxagazte gaztelekuak 2 aste daramatza irekita. Ekintzak egin dira eta lehen urteko gazteek ezagutu dute gaztelekua. Orain hilero ekintza mordo bat antolatuko dituzte bertako hezitzaile eta gazteek. Oraingo honetan ikastaro baten berri eman nahi dizuegu, Monoziklo ikastaroa hain zuzen ere. Gazteek beraien abilezia erakusteko aukera izango dute hurrengo 2 ostegunetan. Haritz Iñurritegi izango da ikastaroa bideratuko duena. Gogoratu Ostegunetan 5etatik aurrera Aretxabaletako gaztelekuan.

Idatzi artikulu bat