Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/03 10:48:08.244 GMT+2

Atxagazte Zarautzera!

 Atxagazte gaztelekuak egin ditu bere lehen asteak, aste bukaeretan irekitzen da gaztelekua eta Atxabaltako gazteek ekintza eta proposamen ezberdinak izan dituzte bi aste hauetan, irekiera jaia, kontzertu eta guzti, fimo tailerra, zirkoa, hankapaloak…

Aurrerantzean ere ekintza, irteera eta ikastaroak ere ez dira faltako gaztelekuan. Gazteen nahi eta gogoetatik habiatuta antolatzen da guztia. Helburua, Artetxabaletako gazteek beraien txokoa izatea da, hezitzaileekin laguntzaz beraien aisialdia antolatzeko gune bat.

Datorren aste bukaeran txatxilipurdik kudeatzen dituen Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasateko hiru gaztetxokoen artean Zarautzera irteera antolatu da. Bertan surf egitea da helburua eta honetarako  Zarautzeko surf eskolakoekin ikastaroa antolatu dugu. Aretxabaletako 12-16 urte bitarteko edozein gaztek eman lezake izen, gaztelekura hurbildu eta bertako hezitzaileek emngo dizute informazio gehiago.  


Atxabaltako gaztelekuan urrian antolatuta dagoen  egitaraua honako hau da:

Urriak 4: sukaldaritza tailerra, krepak egingo ditugu.

Urriak 5: bizikleta irteera

Urriak 11: Sur ikastaroa Zarautzen, egun guztiko irteera izango da.

Urriak 12: Atxagazteko lehen ping-pong lehiaketa ofíciala

Urriak 25: Irrati tailerra

Uriak 26: Sukaldaritza

Gogoratu gainera urriaren erditik aurrera gaztelekua astean zehar asteazken eta ostegunetan ere irekiko dela 5etatik 8etara.

Nork: txatxilipurdi.2008/10/03 10:48:08.244 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak