Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2012/02/13 14:20:09.187 GMT+1

Gaztelekuan ere birziklatzen hasi gara!

Asteburu konpletua izan dute gazteek. Ostegunean sukaldean haritu ginen doraiakiak egiten. Barikuan berriz, gaztelekuko baliabideak (futbolina, mahai jolasak, ordenagailua etab..) erabiliz pasa genuen arratsaldea eta zapatuan bitxigintza, torrada lehiaketa eta birziklatzeko zakarrontzien apainketa egin genuen. Aste buruarekin amaitzeko, kulturartekotasunari loturiko pelikula bat ikusi genuen. IMG-20120211-00150

Nork: txatxilipurdi.2012/02/13 14:20:09.187 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/08 09:47:59.096 GMT+1

Urtarrila joan zen.

Atxabaltako gazteek badute beraien lekutxoa herrian. Gaztegunean irteerak, ikastaroak, musika lokalak, pelikulen proiekzioak... 2012ko urtarrilean 3 eguneko irteera egin genuen Elusuko aterpetxera, eskiatzera joan ginen Valdezcarayra, ostegunetan sukaldaritza errezeta ederrak egin ditugu eta beste mila kontu.

Nork: txatxilipurdi.2012/02/08 09:47:59.096 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/23 11:11:07.581 GMT+1

larunbat honetan eskiatzera goaz!

Nork: txatxilipurdi.2012/01/23 11:11:07.581 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/15 12:30:13.137 GMT+1

Aretxabaletako gaztelekuan gazteak dira protagonista

Aretxabaletako gaztegunean gazteak dira protagonista, beraien nahietatik eta parte hartzetik habiatuta antolatzen ditugu ekintza ikastaro, tailer eta bestelakoak eta ikasturte hasiera honetan denetarik egiteko aukera izan dute.


Ostegunetan sukaldaritza tailerrak egin ditugu eta gazteek sukaldeko kontuez zerbait ikasteaz gain merienda ederrak egin dituzte! Gazteguneko paretak margotzen ibili gara, mahai jolas berriekin jolas egin dugu, Elosura joan ginen aste bukaera bat pasatzera, kandelak egiten ikasi dugu, balanzbikeak, afari-merienda, zinea...




Aste bukaera honetan bertan Bedoñara igoko gara bertan paintball jolasean aritzeko eta aurrera begira ere ekintza asko ditugu prestatuta. Guztien berri emango dugu blog honetako hurrengo idatzian.


Euskararen eguneko asterako ere ekintza bereziak antolatu ditugu.



Nork: txatxilipurdi.2011/11/15 12:30:13.137 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/14 13:03:08.514 GMT+1

Euskararen astearen inguruan.

retxabaletako euskara eta gazteria sailak antolatu du gazteei zuzendutako SMS mezu lehiaketa. 12 eta 18 urte bitarteko edozein gaztek har dezake parte. Parte hartzeko maitasunezko SMS mezu bat bidali beharko da: MAITASUNA (tartea) zure maitasun mezua 215800 zenbakira. SMS bakoitzaren kostua: 0,15 euro + BEZa.

Noiz: 2011ko azaroaren 3tik 17ra.

Nork har dezake parte: 12-18 urte bitartekoak (DBH 1 - Batxilergoa 2)

Gaia: maite duzun horri bidaliko zeniokeen maitasun mezua

Hizkuntza: euskara

Ezaugarriak: gehienez 140 karaktere.

Saria: HTC Wildfire sakeleko telefonoa

Nork: txatxilipurdi.2011/11/14 13:03:08.514 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/07/20 16:12:14.689 GMT+2

Udaero Azken txanpan

Uztaileko ekintzak amaitzen doaz! Astelehenean egin genuen Udaeroren azken festa Aretxabaletan, bertan Eskoriatza eta Aretxabaletako gazteek kontzertu itzela ikusteko aukera izan zuten!




Udaerok lau eguneko irteerarekin emango dio agurra ikasturteari!

Nork: txatxilipurdi.2011/07/20 16:12:14.689 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/07/14 11:20:47.232 GMT+2

udaero Urdaibain piraguan!

Udaixe-Udaero udako ekintzen barruan, Laga-ra piraguan ibiltzera joan ginen. Hain zuzen ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 21 lagun bildu ginen irteeran eta errekan gora arraun egin genuen  Arteagaraino. Itsasoaren baldintzak eta eguraldia onenak ez baziren ere, umoreari eutsiz ederto pasatu genuen  abenturazale gazteok. Gaur, bestalde, Aitzorrotzera egingo dute irteera eta bertan, gaua pasatu eta izarrak begiratuko ditugu lainoek uzten badigute!



Nork: txatxilipurdi.2011/07/14 11:20:47.232 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/07/13 16:34:27.145 GMT+2

Udaeroren azken festan; Musika protagonista!

Nork: txatxilipurdi.2011/07/13 16:34:27.145 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/07/11 12:36:39.640 GMT+2

Parrillada egin genuen Udaeron!

 28 gaztek parte hartu dute. Aretxabaleta eta Eskoriatzako gazteekin parrillada ekintza burutu dugu. 11etan irten da autobusa eskoriatzako zenbait gaztetxorekin ondoren Aretxabaletako gazteak jaso ditu eta Andramari auzorantz abiatu dira. Bertan parrillada ederra egin dute eta bazkalostean eguna jasotzen zoan heinean Albinako urtegira joatea erabaki dute. Urtegian, batzuk bainatu egin dira eta beste batzuk berriz jolas ezberdinetan ibili dira (mahai jolasak, futbolean, etab) primeran pasatuz.



Nork: txatxilipurdi.2011/07/11 12:36:39.640 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/07/06 12:23:00.312 GMT+2

Martxan da Udaero!

Hasi dira Udaeroko ekintzak; Eskoriatzako eta Aretxabaletako gazteek uztailerako aisi eskaintza politak izango dituzte!

Lekunberrira joan ziren astelehenean, bertan zuhaitzen artean ibili eta errekan bainatzeko aukera izan zuten! Egunpasa polita!

Gaur berriz orienting lasterketa izango dute Urkulun! Lehen bi ekintza hauek Arrasateko Udaixeko gazteekin batera egin dituzte!






Nork: txatxilipurdi.2011/07/06 12:23:00.312 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak