Zorionak, ama izango zara
Izenburu honekin liburua eta DVDa argitaratu ditu Debagoieneko Mankomunitateak, bailarako emaginek haurdun dauden emakumeei banatzeko. Liburuak bost gai jasotzen ditu: haurdunaldiko zainketa, erditze osteko zainketa, edoskitzea, masajea eta haurren zainketa. DVDak, berriz, gai praktikoen azalpenak eskaintzen ditu.
Profesional askok hartu du parte Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuen ekimen honetan: Debagoieneko emaginek, MUGI zentroak, AEMIk, La Liga de la leche-k eta Arrasateko Anbulatorioak, besteak beste. Proiektua Amaia Axpe eta Aintzane Lasa euskara teknikariek koordinatu dute.
2004an abiatu zuten proiektua. Familia bidezko euskararen transmisioan
aurretik ere zenbait urrats emanak zituzten; Zorionak izeneko materiala haur
jaioberrien gurasoentzako, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat eta
gurasoentzat materiala, eta orain, guraso izango direnentzat materiala
egin dute. Hain justu ere, Euskal Autonomia Erkidegoan euskara hutsean
lehenengo aldiz argitaratzen den materiala izango da. Guztira 1.500 ale argitaratu dituzte.
Ekimen honetan, Debagoieneko udalek eta Mankomunitateak abian jarri dituzten beste ekimen guztietan bezala, azpimarratzekoak dira elkarlanean arituaz prestatu eta argitaratu dutela material hori eta materialaren egokitasuna. Osasunaren munduko profesionalek aukeratu eta landutako gaiak jasotzen ditu liburuak, Arteman enpresak modu egokian eta praktikoan aurkeztua; horrezaz gainera, DVDko materialak liburuko gaien alde praktikoa jasotzen du.
Atzo aurkeztu zuten material hori Arrasateko Kulturate kultur etxean.
Erantzunak
Hala ere, kezka bat badut oraindik, aitaren papera zertan geratzen dan. Ez al garen, oraindik guzti hau amaren ardurapean lagatzen?
Materiala ikusteko desiatzen nago, egia esan.
Nork: patxi gaztelumendi.2007/03/21 12:26:35.204 GMT+1
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi
Nork: joxefe.2007/03/21 17:46:14.544 GMT+1