Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/12/02 00:49:55.145 GMT+1

Txantxiku bat hegaz Aloña aldean

Parapentea-2007-254

Konrado Oñatiarra da eta parapentean ibiltzea gustatzen zaio. Badira urte batzuk parapentean ibiltzen hasi zela. Aloña aldean ibili ohi da. Belarretik (922 m) egiten du salto. Haizeak nondik jotzen duen, Aloñaraino (1,248 m) igotzen da hegaz, han batetik bestera ibili eta Oñatiko Santa Luzia ermita (231) ondoan hartzen du lur. Beste batzuetan Arantzazu aldera egiten du hegaz, haizeak hego aldetik joz gero. Edonola ere, Konradori hegaz egitea gustatzen zaio, Aloña aldean, ahal dela.

Hemen duzu argazki bilduma

Nork: joxefe.2007/12/02 00:49:55.145 GMT+1
Etiketak: europe aloña pays_basque natura europa paisaia kortabarria hegaz oñati euskal_herria parapentea konrado basque_kountry pais_vasco euskadi gipuzkoa belar txantxiku | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Onak horreik erretratuok, Joxefe.
Parapentie eta parajie, aukera asko emuten dau horrek. Juen dan julixuen egon nitzen neu Kurtzebarri aldien, Mondragueko hainbat laguni erretratuek ataraten. Bistazo bat gure badutzek bota, hemen: http://www.flickr.com/photos/xurze

Ondo segi!

Nork: xabier Urtzelai.2007/12/03 12:51:28.658 GMT+1

Eskerrik asko, Xabi. Ikusi jittuat hire argazkiak eta oso politak dittuk. Aukeran gutxitxo, baina politak.

Joxefe

Nork: Jose Felix Diaz de Tuesta.2007/12/05 14:28:54.654 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak