Ohiturari jarraituz, larunbatean kantuan eta eskean aritu ziren Arrasateko koruak, Santa Ageda bezpera zela eta. San Juan parrokian meza entzun eta bi taldetan banatu ziren. Talde bat San Andres eta Bedoña aldera joan zen eta bestea Zigarrolara. Eguerdi aldera Udaletxean elkartu ziren. Bazkalostean, kalez kale irten ziren berriro eta iluntzean Herriko plaza nagusian amaitu zuten.
Hemen dituzu aurten Santa Ageda bezperan Zigarrolan ateratako argazkiak. Hemen, berriz, orain dela bi urte Bedoñan ateratakoak.
Idatzi artikulu bat