Joan den igandean Ruper Ordorikak Hodeien azpian bere azken diskoa aurkeztu zuen Elgetan, bikain aurkeztu ere. Aurreko diskoa aurkezten lagundu zion taldearekin aritu zen: Hasier Oleaga, Lutxo Neira eta Arkaitz Miner
Gure bailarako entzuleak nagusi baziren ere, Elgeta eta Durangotik etorritako entzule ugari zegoen. Tartean musikari asko zegoen bai Arrasatekoak zein Oñatikoak. Jarraitzaile sutsuak aurkitu zituen Ruperrrek Elgetan. Berak ere hala abestu zuen.
Ruperren aurretik Joseba Irazoki musikari beratarra aritu zen, bakarka aritu ere. Bestalde, kontzertuko azken abestietan Ruperrekin bater jo zuen.
Hemen dituzu Ruper Ordorikaren kontzertuko argazkiak.
Erantzunak
Kontzertu polita izan zen. Hemen kantu bat:
Ruper Ordorikaren zuzenekoa Espaloian from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.
Nork: Iban Arantzabal.2012/01/02 18:33:36.091 GMT+1
http://www.arantzabal.com