Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/03/29 08:19:06.098 GMT+2

Quimi Portet Oñatiko Gurian

Quimi Portet0132

 

 

Joan den igandean, martxoak 27, Quimi Portetek kontzertua eman zuen Oñatiko Guria tabernan. Azken igandeotan Ruper Ordorikak eta Guria Garaje Bandak jo dute Gurian, bai eta Txuletons oñatiar talde mitikoak ere, besteak beste. Izan ere, datorren apirilean 30ean itxiko dutela eta, hainbat kultur ekitaldi eta musika emanaldi antolatu dira.

Kontzertu polita eman zuten Quimik eta bete taldeak. Oso erritmo biziko doinuak eskaini zituzten; hitzak, berriz, zorrotzak. Quimik komunikatzaile ona dela frogatu zuen eta, hasi orduko, publikoaren harrera beroa irabazi zuen. Azalpen umoretsurik ere ez zen falta izan, entzuleak barrez lehertzen jartzeraino.

Publikoa ere bikain, Quimiren parean bai behintzat. "Llibertat, llibertat...!" oihukatu zuen jendeak, behin eta berriro, kantautore katalanaren kontzertuan.Aurreko igandeetako kontzertuetan bezala, Guria mukuru bete zen.

Azkenik, esan beharra dago antolatzaileak ere fin ibili zirela. Ohiko azpieguraz  gainera, Kalevision sarea eratu zuten Guriara sartu ezinda Atzeko kalen geratu zirenentzat: taberna barruan kamara bat jarri zuten kontzertua grabatzeko;  kanpoan, berriz, pantaila bat kontzertua jarraitu ahal izateko; eta, azkenik, toldo bat euritik babesteko.

Esan bezala, musika eta giro ezin hobeak Gurian. Begiratu, bestela, Quimiren Portetek igandean eskainitako kontzertuko argazkiak.

 

 


Nork: joxefe.2011/03/29 08:19:06.098 GMT+2
Etiketak: taberna musika oñati quimi euskal kontzertua portet guria kantautore herria euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak